Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Sindikatuen arabera, erantzun zabala izan du sektore publikoko greba deialdiak

Jarraipen oso orokortua eta erantzun zabala jaso duela grebak esan dute sindikatuek lehen balorazioan, eta gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik milaka langile publikoei ukatu diela greba eskubidea, "ondorioz, greba bera oso baldintzatuta egon da".

Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko jolastokia hutsik.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/04/22

Sektore publikoan greba deitua dago gaurko. Lehen balorazioa egin dute greba deialdiaren atzean dauden ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK, eta Steilas sindikatuek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan greba  izaten ari den erantzunarekin. Jarraipen oso orokortua eta erantzun zabala jaso duela grebak esan dute sindikatuek lehen balorazio horretan, eta gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik milaka langile publikoei ukatu diela greba eskubidea, “ondorioz, greba bera oso baldintzatuta egon da”.

Eguerdian zituzten deituta sindikatuek manifestazioak, Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta horietan 18.000 lagun inguruk hartu dutela parte esan dute sindikatuek; Bilbokoa izan omen da jendetsuena.

Lehen orduko datuei begiratuta egin dute lehen balorazioa, eta hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan izan du jarraipenik zabalena grebak, “ia erabatekoa izan da behin behineko langileen artean”.

Langileen protesta Donibanen. Argazkia: Oarsoaldeko LAB

Oarsoaldera etorrita, eta Oarsoaldeko LAB sindikatuak emandako datuen arabera, ezberdina izan da lau udalen erantzuna. Oiartzungo Udaleko langileen %100ak egin du grebaren alde eta gutxieneko zerbitzuak murriztu egin dituzte. Parte hartzeari erreparatuta hurrengoa, Pasaiako Udala izan da. Bertan langileen %50ak babestu du greba. Gainera, 142 sinadura bildu dituzte behin behinekotasunaren aurka eta jokoan dauden lanpostuen alde eta udal erregistroan aurkeztu.

Lezoko Udaleko langileen artean parte hartzea %47koa izan da; eta Errenteriako Udalaren kasuan, %30ekoa.

Hezkuntzan ere nabaria izan da grebaren jarraipena, batetik bestera aldea izan bada ere. Hala, HITZA-k ikastetxeetako zuzendaritzek emandako datuen arabera, Lezo Herri Eskolako langileen artean lortu du babes handiena gaurko greba deialdiak; bertako langileen %80ak babestu du greba. Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxean %72ak babestu du greba irakasleen artean, eta sukaldeko langileen %66. Udalerri bereko Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko irakasleen %36ak egin du bat grebarekin, eta hezitzaile laguntzaileen %50ak babestu du. Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko irakasleen %31 eta sukaldarien %66k babestu du greba; eta Errenteria-Oreretako Bizarain Ikastolako irakasleen %23k babestu du zerbitzu publikoetan behin behinekotasunarekin amaitu eta lanpostuak babesteko deitutako protestarekin.

Datu bilketa horretan falta dira Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena eta Bizarain BHI zentroetan egin den jarraipena, Lezo Institutukoa, baita Oiartzungo Elizalde Herri Eskolarena ere. HITZA-k ez ditu datu horiek eskuratu.

Garraio publikoko langileen artean eskualdean zein jarraipen izan duen jakiterik ere ez du izan.

Osasungintza publikoan ere izan du eragina gaurko grebak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Osakidetzan ezarritako gutxieneko zerbitzuek “guztiz baldintzatu” dutela grebaren jarraipena salatu dute sindikatuek.

Pasaiako udaleko langileek 142 sinadura bildu dituzte jokoan dauden lanpostuen alde eta behin-behinekotasunaren aurka. Argazkia: Oarsoaldeko LAB.dute sindikatu deitzaileek, “zerbitzu askotan %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Osakidetzak langile asko eta askoren greba eskubidea urratuta”. Hala ere, greba zerbitzu eta esparru askotan nabaria izan dela esan dute, batez ere, lehen mailako arretan.

Emandako datuak behin-behinekoak dira eta bihar zehaztasun handiagoz jakin ahalko da greba deialdiak izan duen jarraipen zehatza. Sindikatuek emandako datuen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 60.000 langile daude behin-behineko egoeran, “horien enplegua kontsolidatzeko eta sektore publikoan ematen den pribatizazio politikarekin amaitzeko bere esku dagoen guztia egin behar dute urgentziaz gure agintariek eta alderdi politikoek. Gaurko erantzuna ikusita, greba deitzaileek argi daukagu helburua lortu arte borrokan jarraituko dugula”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.