Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Zamatete eremuko azken partzelaren hirigintza hitzarmena, jendaurrean

Proposamenaren jendaurreko erakusketa fasea zabaldu dute, 20 eguneko epean. Lursailean 71 bizileku eraikiko dira: 32 etxe libreak eta beste 39ak BOEak.

Gaituko den partzelak 2.016 metro koadro ditu, eta lur horiek bizitegi-gunea eraikitzeko erabiliko dira.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/04/22

Pasaiako Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari den Nahikari Otermin Soroak jakinarazi du hilaren 15ean Jose Maria Abad Urruzola jaunak Pasai San Pedroko Zamatete eremuko C partzelari dagokion hirigintza hitzarmen proposamena aurkeztu zuela Pasaiako Udalean, eta hurrengo egunean udal arkitekto teknikoak adierazi zuela ez dagoela eragozpenik hitzarmena proposatutako terminoetan sinatzeko.

San Pedroko Zamatete auzorako Plan Berezia behin betiko onartu zuten 2016ean eta eremuko birpartzelatze proiektua hiru zatitan banatu zuten (A, B eta C-a, hurrenez hurren); horien artean dagoeneko gauzatu dira lehen bi lursailen lanak eta hirugarrena (C) gaitzea da gelditzen dena. Azken horren eraikuntza proiektua, nahiz bertako eraikinen eraiste plana, hitzarmena sinatzetik bi hilabeteko epean aurkeztuko dituzte.

Hitzarmen berria sinatzearekin batera, udalak konpromisoa hartu du C partzelan eraikiko diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) onuradun izateko baldintzak zehazteko. Besteak beste, Pasaian erroldatuta (edo lotetsita) egon beharko dute bizilekuen jabeek eta hainbat kolektibo zehatzi etxebizitzen kupo bat zuzenduko zaie.

Etxebizitzak
Gaituko den partzelak 2.016 metro koadro ditu, eta lur horiek bizitegi-gunea eraikitzeko erabiliko dira osotasunean. Gehienez ere 71 bizileku eraikiko dira, horien artean 32 etxe libreak izanik eta gainontzeko 39ak BOEak. Etxebizitzen tipologiari dagokionez, hainbat zatitan banatu dute plana: Bi soto solairu, beheko solairua eta zazpi goi-solairu eraikiko dituzte partzelaren zati batean; eta sei goi-solairu eta bost goi-solairu partzelaren gainontzeko zatian.

Gauzak horrela, egoki izapidetzeko derrigorrezkoa den jendaurreko erakusketa fasea zabaldu dute, 20 eguneko epean. Hirigintza hitzarmenak jendaurreko erakusketa fase horren ostean onartuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.