Euskal Herria eta diaspora batuko dituen 'Kutxa bira' Lizeoan izan da
Kutxak geldialdia egin du Pasaiako ikastetxean eta bertakoek harrera beroa egin diote, kantu eta dantzaz; itsasoz errenteriarrei besterendu diete gero.
Atzo goizean Iparra Hegoa elkartearen ekimenez martxan jarritako Kutxa Bira iniziatibaren gordailua Pasaia Lezo Lizeoko ikasleen ardurapean egon zen. Hondarribiarrek Jaizkibeldik barrena eraman zuten Lizeora eta ikasleek itsasoz besterendu zieten errenteriarrei.
Kutxaren saiakera pandemiaren erruz bertan behera gelditu diren ekitaldien ordez (Korrika, Herri Urrats, Durangoko Azoka, Nafarroaren Eguna…) eta euskaldunek pandemia garaian bat egin dezaten jarri zen martxan. Hori irudikatzeko, zurezko kutxa bat Euskal Herria eta diaspora zeharkatzen ari da.
Lizeoko eraikin nagusiko ikasle guztiek harrera bero eta alaia egin zioten atzo euskararen kutxari, gero Donibaneko kaitik Errenteria-Oreretara itsasoz eramateko. Hona hemen ospakizunaren laburpen bideoa: