
Otaegik esan du, garrantzitsua dela eurentzako herriko sentsibilitate politiko guztien ekarpenek tokia izatea, "horregatik, gure aurrekontu proiektua aberastuko duten proposamenak txertatzeko prestutasuna adierazi dugu".

Errenteria-Oreretako ehun ekonomikoari eustea du helburu bulegoak, eta gehien kolpatutako edo zaurgarrien direnei laguntza tresnak eskaintzea.

Oarso Bidasoko Maiatzaren Leheneko mobilizazio nagusia Errenteria-Oreretan antolatu du sindikatuak. 12:00etan abiatuko da Matxaingo Biribilgunetik.

Iparra-Hegoa elkarteak antolatuta eta Lau Haizetara topaguneak bideratuta atzo izan zen udalerrian eta ekitaldi xume bezain ederra antolatu zuten haren bueltan.

Kutxak geldialdia egin du Pasaiako ikastetxean eta bertakoek harrera beroa egin diote, kantu eta dantzaz; itsasoz errenteriarrei besterendu diete gero.

COVID19ak sortu duen egoeran laguntzeko bulegoa irekiko dute. Arreta pertsonalizatua eskainiko diete enpresa txiki eta ertain zein autonomoei, Oarsoaldearen bidez.

Aldundian zuen plaza utzi, eta patchwork eskolak ematen hasi zen lezoarra 2003an. Erretiroa hartu berri du. Errenteria-Oreretako Xenpelar tailerretan osatu du bere pasioa gauzatzeko bidea, lagun askoren ondoan.

Trazadura berria gauzatzeko lanek lau urte pasatxo iraungo dute. Gure Zumardia zulatu eta hesitu beharko dute, eta barrutian hainbat aldaketa nabarmen egitea aurreikusi du alkateak.

Gure Zirkuak Errenteria-Oreretan lur hartu du laugarren denboraldiaren abiagune gisa; ikusleek «terapia» dituzte ikuskizunak. Azken urteko gorabeherengatik hiru karpa ezberdin lortu behar izan dituzte.

‘Eman zesarri zesarrena’ liburua aurkeztu berri du idazleak. Gatazka armatuaren ondorengo kontakizunari ekarpena egin nahi dio, arrotz ez zaizkion gaiak aztertuta: estatua, ETA, literatura...

Elkarretaratzea egin du gaur LAB sindikatuak Zumardian. Aste honetan Nafarroako LABeko sei kideren atxiloketa salatu dute eta borroka sindikal feministaren kontrako erasoa dela berretsi dute.

Pabellon 6 aretoko teatro laburraren zikloan taularatuko dute oiartzuarraren antzezlana. 2019ko Cafe Bilbao Teatro Labur Saria irabazi zuen.

Maiatzaren 8tik 15era bitartean egitekoak ziren kirola ardatz duten jardunaldien seigarren ekitaldia, baina egoera epidemiologikoak atzeratu du.

Literaturaren osasunaz, irakurzaletasunaz, pandemiaren eraginaz eta tiradizo handiena duten liburuez mintzo dira Edurne Elorza eta Eneko Arruabarrena, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira.

Pasaiako kirol talde guztiek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan, Sanpedrotarrako Lehen Mailako Gazteek izan ezik, atsedena baitute.

Pasaiako Udalak azterlan bat egin asmo du kultura, gazteria eta kirol instalazioen eta zerbitzuen ebaluatzeko. Herritarren asebetetze maila jakin nahi dute.

Uztaileko udalekuetan lan egiteko izen emate kanpaina datorren aste hasieran -hilak 26- ireki eta maiatzaren 5a bitarte izango da zabalik.

Azken olatuko positibo kopuru handiena atzeman da eskualdeko lau herrietan azken egunetan, 178 orotara. Tasan, Pasaia, Lezo eta Oiartzun, 800etik gora.

Herriko talde ia guztiek jokatuko dituzte partidak asteburuan. Horietako hiru Karla Lekuonan izango dira, eta beste Elorsoro kiroldegian.

'kantugiLtza' solasaldi musikatu zikloaren antolatzaileek Arizmendienean bertan salduko dituzte sarrerak. Pertsona bakoitzak bi sarrera har ditzake gehienez.