Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hitzekin jositako paperezko hamaika bidaia

Errenteria-Orereta
Kultura

Literaturaren osasunaz, irakurzaletasunaz, pandemiaren eraginaz eta tiradizo handiena duten liburuez mintzo dira Edurne Elorza eta Eneko Arruabarrena, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira.

Liburuak Xenpelar Kultur Dendan.
2021/04/23
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Horri begira, kanpaina berezia jarri dute abian aste osoan zehar eta bihar arte Mirentxu liburu dendak eta Xenpelar Kultur Dendak; liburua erositakoan %10eko deskontua jasoko dute bi dendetako bezeroek. Santa Klara kalean kokatuta dago Mirentxu, ametsez eta bidaia amaigabeez beteta ditu bi erakusleihoak, edo gauza bera dena, liburuekin. Edurne Elorzak gidatzen du. Auzoko denda da, ezaguna herrian, urteak eta urteak daramalako ateak zabalik. Pandemiak eraginik izan duen galdetuta ez du zalantzarik: «Moldatu eta eraldatu egin behar izan dugu, beste arlo guztietan gertatu den bezala. Eskola liburuen eta materialaren salmenta asko jaitsi da. Liburuen salmentak, ordea, gora egin du, edizio merkeagoak, poltsikokoak badira ere. Gehiago saltzen da».

Euskarazko liburuek beren publikoa dutela dio. «Haur eta gaztetxoek euskarazkoak erosten dituzte, eta gero, euskal literaturak badu bere irakurle leiala. Nerabezaroan edo gazte garaian gaztelerazko irakurketara jotzen dute askok, aukera handiagoa dutelako».

Liburuen argitalpenak ere etenaldia bizi izan du oro har pandemiarekin, eta berdin gertatu da euskaraz idatzitako liburuekin Elorzaren esanetan. Baina Durangoko Azokan, askok ikusi zutela argia eta asko saldu zirela dio: «Erritmoa beste bat da, baina oso liburu interesgarriak ditugu orain esku artean: Mikel Antzaren Arroz urez, Jon Alonsoren Naparra: kasu irekia, Maialen Berasategik Eskafandra bildumaren barruan euskarara ekarri duen Kontratu sexuala saiakera…».
Berria ez bada ere, arrakasta itzela izan duela Amets Arzallusen Miñan liburua nabarmendu du Elorzak; gazteen artean ere arrakasta izaten ari dela dio. Uxue Alberdiren Dendaostekoak ere salduenen artean dago, eta nobela beltzaren alorrean, Alberto Ladronen Mendekuaren hazia aipatu du.

COVID-19ak eragin duen agertoki ilunaren barruan zerbait positiboa atera duela nabarmendu du Mirentxukoak: «Kontaktu handiagoa izan dut jendearekin, eta dendara hurbiltzen ez zen jende gaztea erostera etortzen hasi da. Uste dut tokiko komertzioaren aldeko kontzientzia sortu dela. Udalaren bonu kanpainak lagundu du bide horretan».

Esker ona bezeroei
Zumardian kokatuta, izugarri ezaguna da herrian zein herritik kanpo Xenpelar Kultur Denda, ibilbide luzea egina duelako. Zenbat haur ez dira erakusleiho aurrean gelditu izango Xanti eta Maialen erraldoien erreplikei, haien eta buruhandien kamisetei, edo buruhandiei begira begiak zabal-zabal eginda. Liburu mordoa, nonahi. Alai hartzen ditu bezeroak Eneko Arruabarrena arduradunak.

Hark ere ez du zalantzarik, gora egin du liburuen salmentak pandemiaren testuinguruan. Etxealdia eta denda bi hilabetez itxita izatea «brutala» izan zela dio, eta gogoan du berriro ateak zabaldu zituen unea: «Ikaragarria izan zen. Gabonak zirela zirudien, jende pila etorri zen. Sare sozialen bidez eskerrak eman badizkiet ere, lerro hauek ere baliatu nahi ditut berriro eskerrak emateko bezeroei erakutsi diguten babesarengatik. Bezeroak dendan sartu eta esatea ‘zenbat sumatu dudan zure falta, eskerrak ireki duzuen’ izugarria da, ez dut hitzik azaltzeko suposatu didana. Ez ziren bat edo bi izan… Asko izan ziren, eta oso polita izan da».

Bezeroarekin saretzen duen harremana balioan jarri du Arruabarrenak: «Badago konplizitatea, batekin eta bestearekin hitz egiten duzu; gugan konfiantza dutela erakutsi dute, eta eskertu behar zaie, herriko dendetan erostea eskertu behar zaien bezala».

Irakurle bakoitza, mundu bat
Liburuak aholkatzeko garaian, gauza asko izan behar direla kontuan dio: «Galdera mordoa egiten ditut, arrandegira goazenean egiten duten bezala. ‘Hezurrarekin edo gabe nahi duzu? Burua kenduta, labean egiteko…?’. Irakurle bakoitza mundu bat da finean, eta zer izango duen gustuko jakiteko galdera asko egin behar dituzu. Guretzako garrantzitsuena ez da saltzea, liburua jasoko duenari gustatzea baizik, asmatzea nahi duen horrekin». Hala ere, batzuk aholkatu ditu. Zerrendaren gorenean daudenak aipatzerakoan, Elorzaren bide beretik egin du: Miñan eta Dendostekoak aipatu ditu. Bi horiei, Karmele Jaioren Aitaren etxea eta Joseba Sarrionandiaren Gauzak direnak balira gehitu dizkie.

Gaztelaniazko literaturan ez du zalantzarik egin, itsu-itsuan aukeratu du Ibon Martin idazle donostiarra, «futbolean Messi dena da literaturan Martin». Anekdota bat ere kontatu du Arruabarrenak, liburuaren egunaren harira. Enkargu berezia jaso du Bartzelonatik bere dendan: «Hango emakume batek Errenteriakoa du bikotekidea, eta Ibon Martinen liburua eta arrosa bat enkargatu dizkigu guk eramateko; Sant Jordi egunarekin lotuta detaile hori izan nahi du. Berezia da, polita». Gaur liburu gehiago salduko dituela uste du, urtero igotzen delako salmenta liburuaren egunean.

Tokiko saltokietan erostearen garrantziaz ohartarazi du: «Ez badugu horrela egiten, hemendik hamar, hogei urtera, itxita izango dira komertzio guztiak, kaletik goazela ezingo dugu erakusleiho aurrean gelditu, ez delako dendarik izango zabalik, eta guk, paisaiaren parte izaten jarraitu nahi dugu»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

2022/08/09
Errenteria-Orereta
2

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

2022/08/06
Oiartzun
3

Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera

2022/08/09
Oiartzun
4

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

2022/08/06
Oiartzun
5

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

2022/08/10
Errenteria-Orereta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.