Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oposizioaren begirada aurrekontu proiektuan txertatzeko prest azaldu da gobernu taldea

Errenteria-Orereta
Politika

Otaegik esan du, garrantzitsua dela eurentzako herriko sentsibilitate politiko guztien ekarpenek tokia izatea, "horregatik, gure aurrekontu proiektua aberastuko duten proposamenak txertatzeko prestutasuna adierazi dugu".

Gartzia, Otaegi eta Lopez de Etxezarreta.
2021/04/23
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Hilaren 27an aztertuko du plenoak gobernu taldearen aurrekontu proposamena, baita horri ere oposizioak egin dizkion zuzenketak  —PSE-EEk lau zuzenketa partzial aurkeztu ditu— eta proposamenak —EAJrenak— ere. Aurtengo aurrekontuaren onarpenerako orain arte egindako bidearen balorazioa egin du gaur gobernu taldeak. Aizpea Otaegi alkateak hartu du hitza, eta lagun izan ditu agerraldi horretan, Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotzia eta Maite Gartzia alkateordea.

Agerraldi horretako datu esanguratsuenetako bat, honakoa: prest da gobernu taldea oposizioaren proposamen eta begiradak aurrekontu proiektuan txertatzeko. Gobernu taldeak gehiengo osoa du aurrekontu proposamenari argi berdea emateko oposizioaren babesik gabe, hala ere, agerian utzi du Otaegik, garrantzitsua dela eurentzako herriko sentsibilitate politiko guztien ekarpenek tokia izatea, “horregatik, gure aurrekontu proiektua aberastuko duten proposamenak txertatzeko prestutasuna adierazi dugu”.

Horretarako bidea “zorpetzea handitzea” eta gerakinaren parte bat baliatzea izango dela jakinarazi du, “beraien proiektuak gauzatzeko”. Alkateak azaldu du EAJk proposamenak egin dituen bitartean, “hau da, beraien proiektu proposamenak txertatzeko ez dute eskatu gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamenean aurreikusitako diru zatirik kentzea”, PSE-EEk zatikako lau zuzenketa planteatu dituela; horietan, beraien proposamenak txertatzeko, beste diru zati batzuk ezabatzea gobernu taldearen aurrekontu proposamenetik planteatzen dute sozialistek. Horren harira, “marra gorri” batzuk daudela gaineratu du Otaegik, ” udal gobernuarentzat onargarriak ez direnak. Lekuonarako diru zatia %30 murriztea proposatzen du alderdi sozialistak, eta horrek proiektua bera ezbaian jartzen du. Udal Hizkuntza politiketara bideratutako diru zatian, berriz,  %14ko murrizketa proposatu du, bertso eskolari, hizkuntzen topaguneari eta kale neurketari eraginez. Hainbat inbertsio estrategiko desagerrarazi ditu, bestalde, Iztieta, Alde Zaharra, Kaputxinoak eta Fanderia auzoetan egin nahi diren inbertsioak desagerraraziz edo gerakinera eramatea proposatuz”.

55,2 miloi euroko aurrekontu proiektua

Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontu proiektua 55,2 miloi eurokoa dela ekarri du gogora alkateak, “zorpetzearen aldeko apustua eginda, kopuru osoa 2020aren parekoa izanik. Pandemiaren beharrei eta agintaldi planeko ekintzei —50etik gora— aurre egiteko baliatuko da aurrekontua, eta ardatz nagusiak, gizarte babesa, kultura eta ingurumena izango dira”· Aurrekontua oso landua dagoela ere esan du.

Berandu heldu badira ere, inoiz baino denbora gehiago eskaini diotela aurrekontuak osatzeko prozesuari nabarmendu du, bestalde, “baita oposizioko taldeekin lanketa eta akordioak bilatzeko abaguneari ere”.

Gogora ekarri du, iaz PSE-EErekin erdietsi zuten akordioaren kuantifikazio ekonomikoa 400.000 eurokoa izan zela, “aurten planteatzen duguna, horren bueltakoa da”. Azaldu duenez, akordioak lotzeko zorpetzea eta gerakina baliatuko ditu udalak, “PSE-EEri eta EAJri  400.000 euroko poltsa eskaini diegu batari zein besteari, alde batetik zorpetzea areagotuz, alderdi bakoitzari 200.000 euro  emanez beraien proposamenak txertatzeko aurrekontuan, eta beste 200.000 euro bakoitzari gerakinetik”.

Borondatea garbia dela akordiorako gaineratu du Otaegik, “guk proposatutako aurrekontuari uko egin gabe, beraien ekarpenak txertatzeko borondate garbia adierazten du biei egindako proposamenak. Ikusiko dugu zein bide egiten duen bi alderdiekiko negoziaketa prozesuak”.

Sentsazioei ere eman die tartea: “EAJrekin akordiora iristeko gauzak argiago ditugula une honetan dirudi, eta PSE-EErekin egin beharreko bidea luzeagoa izan daitekeela dirudi. Hala ere, ez dakigu batzuekin zein besteekin zein puntura iritsiko garen. Ikusiko dugu datozen orduek zer esaten diguten. Nahiko genuke, ahalik eta bideratuen eramatea plenora”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

2022/08/09
Errenteria-Orereta
2

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

2022/08/06
Oiartzun
3

Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera

2022/08/09
Oiartzun
4

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

2022/08/06
Oiartzun
5

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

2022/08/10
Errenteria-Orereta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.