Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
KOLDO GARCIA. PATCHWORK IRAKASLE OHIA.

«Hasieran ezinezko ziren gauzak egitera iritsi gara, taldean»

Aldundian zuen plaza utzi, eta patchwork eskolak ematen hasi zen lezoarra 2003an. Erretiroa hartu berri du. Errenteria-Oreretako Xenpelar tailerretan osatu du bere pasioa gauzatzeko bidea, lagun askoren ondoan.

Koldo Garcia lezoarra.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/04/23

Nola iritsi ziren Errenteria-Oreretako Xenpelar tailerretara?
Hasiera batean Xenpelarreko ikasle izan nintzen, koadernaketakoa. Horrez gain, patchwork egiteko ikastaro bat egiten ari nintzen, urte batzuk neramatzan horretan. Izan ere, oihalarekin harremana zuten jarduerak betidanik izan ditut gustuko. Nire kabuz egin nuen patchwork lan bat eraman nuen behin batean Xenpelarrera, ikastaroko kideek ikusi, eta asko gustatu zitzaien. Erakusketa bat egin genuen patchwork lan horiekin, arrakasta handikoa gainera. Hortik iritsi zitzaidan Xenpelarren patchwork irakasle izateko proposamena. Hasieran proba modura; gerora, gauza ondo joan zenez, kontratua egin zidaten autonomo bezala.

2003an izan zen hori guztia. Zer egiten zenuen aurretik, baina?
Gipuzkoako Foru Aldundian funtzionario nintzen, plaza nuen. Eszedentzia eskatu nuen Xenpelarren aritzeko. Bai, erokeria dirudi. Banekien hori praktikan aldundiko lanpostua galtzea izango zela, baina irakaskuntza eta patchworka zehazki aldundiko lana baino askoz ere gehiago gustatzen zitzaizkidan, eta aurrera egin nuen. Orduan egindakoaz pozik nago.
Apirilaren 6ra arte izan zara lanean Xenpelarren. Urte askok harremana eten da.

Xenpelarrekin izan dudan harremana, alor pertsonaletik, esan daiteke bizitza osokoa izan dela. Nire alaba txiki-txikia zenetik eraman dut hara, ni neu ikasle eta irakasle izan naiz, nire koinata izandakoa ere ikasle izan zen… Oso hurbilekoa izan da tailerra niretzat. Ea urte luzeko bidea duen.

Eta eskolak, nolakoak ziren?
Zortedun izan naiz. Eskoletan ikasleekin oso ondo moldatu naiz, horietako bakoitzak bere nortasuna adierazteko aukera izan du, eta izan ditudan talde guztiek bere lan egiteko era izan dute. Baina beti giro onean, elkarlanean. Bakarkako zein taldeko lan oso ederrak egin dituzte ikasleek, eta lan horiek pertsonalean asko eman diete ikasleei. Han bizi izan dudan guztiak asebete nau.

Baina irakasle-ikasle harremanetik harago joan da zure jarduna. Garrantzitsua izan al da arlo pertsonalera hurbiltzea?
Izan ditudan taldeetan, maiz, babes talde antzekoak sortu dira. Nire ikasle ia guztiak emakumeak izan dira. Eta izan dira emakumeak bakardadeari aurre egin behar izan diotenak, koronabirus garaian adibidez. Eta tailerreko nahiz nire eskoletako jarduna lagungarri izan da askorentzat sentimenduak adierazteko. Noski, artisau lana egin dugu. Baina pertsonaletik asko izan dute eskolek sarritan. Eta hori eskertu dute. Nire lanaren zati izan da, neurri batean, pertsonaletik ere jendearengana hurbiltzea.

Emakume askorentzat ahalduntzeko aukera izan dira eman dituzun eskolak.
Tailerrean asko landu dugun ideia bat honakoa izan da: urratsak egiten ikasten ari zara, zuk erabaki duzun bidetik, eta autonomo izan zaitezkeen tokitik. Ikasle guztiek ez dute gauza berbera egiten: saiatu naiz norberak duena ematen saia zedila. Esan diet: ‘Ez izan beldurrik, ez jarri mugarik. Egin dezakezu’. Tailerreko emakumeentzat oso garrantzitsua izan da bide hori egitea.

Bakarkako eta taldekako lanak uztartu dituzue.
Talde lana oso gustuko dut. Elkarlan sentsazioa indartzeaz gain, mugak haustera behartzen ditu ikasleak, pixka bat gehiago ematera. 2006an patchwork lan kolektibo batekin ipuin bat egin genuen, eta Birminghamen (Ingalaterra) aurkeztu genuen. Gerora beste bi ipuin egin ditugu. Eta egin dugun azken lanarekin bereziki nago gustura: ezkutuan gelditu diren emakume sortzaileei omenaldia egitea proposatu nien ikasleei. Sonia Delaunay [Ukrainan jaiotako margolaria. Frantzian egin zuen biderik gehiena, baina ezkutuan] hartu genuen ardatz lan hori egiteko, Maria de Bernardoren margolanetan oinarrituta; horren aurretik Haizea Barcenillak emakume artisten gaineko hitzaldia eman zigun. Tapiz handia egin genuen denen artean. Ikusgarri gelditu zen. Xenpelarren dauden itoginak noiz konpondu zain gaude han jartzeko! Honakoa esan nahi dut horrekin: hasieran ezinezko ziren gauzak egitera iritsi gara, taldean. Eta taldeetako emakumeek ikusi dute ez dutela mugarik.

Zer eman dizute Xenpelarren egondako 18 urteek?
Lagun asko egin ditut, eta hurbileko jende asko ezagutu dut. Haietako askorekin harremana izaten jarraitzen dut. Pertsonekin izandako hartu-emana izan da garrantzitsuena. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.