COVID-19a: aste latza Oarsoaldean
Azken olatuko positibo kopuru handiena atzeman da eskualdeko lau herrietan azken egunetan, 178 orotara. Tasan, Pasaia, Lezo eta Oiartzun, 800etik gora.
Astelehenetik atzora arte (osteguna), COVID-19agatik 178 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldean. Horietatik 81 Errenteria-Oreretan hauteman dituzte, 47 Pasaian, 26 Oiartzunen eta 24 Lezon. Horren eraginez nabarmen hazi dira 100.000 biztanleko tasak lau herrietan, Lezon eta Pasaian batik bat.
Jarraian dagoen zerrendan, herrietako tasak (atzoko datuetan oinarrituta), eta herrien kutsatzeak astelehen-astearte-asteazken-ostegunean.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 634 (igandean 607koa zen). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 14-22-22-23.
- Pasaia. Tasa: 801 (igandean 675ekoa zen). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 9-13-12-13.
- Oiartzun. Tasa: 819 (igandean 800ekoa zen). Kutsatzeak (asteleheetik ostegunera): 3-9-5-9.
- Lezo. Tasa: 805 (igandean 493koa zen). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 4-8-9-3.
