Pasaiako zerbitzuen kalitateari buruz galdegingo die udalak herritarrei
Pasaiako Udalak azterlan bat egin asmo du kultura, gazteria eta kirol instalazioen eta zerbitzuen ebaluatzeko. Herritarren asebetetze maila jakin nahi dute.
Pasaiako Udala kultura, gazteria eta kirol instalazioen eta zerbitzuen ebaluazioa egiten ari da. Azterlanaren helburua da erabiltzaileengandik informazio zuzena lortzea, arlo horietako udal eskaintzaren asebetetze-mailari eta jarduera horiek gauzatzen diren instalazioei buruz.
Aurtengo lehen seihilekoan amaituta egongo den azterlana inkesta baten bidez egingo dute, herritarrek lau barrutietan eskaintzen diren gazteria-, kultura- eta kirol-zerbitzuei buruz duten ezagutza eta gogobetetze maila jasotzeko.
Halaber, Izaskun Gomezek adierazi du pasaitarren interesak, eskaerak eta iradokizunak jasoko dituztela, udalak pasaitarren behar eta eskaerei ematen dien erantzuna hobetzeko helburuarekin: “Pasaitarrek udalak ematen dituen zerbitzuei buruz duten pertzepzioa ezagutzeak zerbitzuak hobetzea ahalbidetuko du”.