Euskaraz trebatzeko ikastaroak antolatu ditu Laninek, enpresentzat
Telefonoz hobeto aritzeko eta mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaro bana antolatu du Laninek. Edukia online emango zaie interesdunei.
Lanin egitasmoak trebakuntza saioak antolatu ditu, Oiartzungo enpresentzat. Telefonoz hobeto aritzeko eta mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaro bana antolatu du Laninek.
Lantokiko ohiko jarduna trebatzeko asmoz prestatu dituzte ikastaroak. Ez-presentzialak izango dira saioak. Horrela, edukia online emango zaie eta urruneko saio bat izango dute ikasleekin. Honakoak dira ikastaroak:
Telefonoz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1)
Helburua: euskarazko deiak jasotzen direnean, nola jokatu ikastea eta hizkuntza-irizpideak ezagutzea.
Egutegia: maiatzaren 10etik 14ra. Urruneko konexioak maiatzaren 11n eta 14an.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 3a. Mezu elektronikoak (B1-B2)
Mezu elektronikoak (B1-B2)
Helburua: mezu elektronikoak idazten trebatu
Egutegia: maiatzaren 12tik 21era. Urruneko konexioa maiatzaren 20an.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 5a.
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, e-posta bidez idatz daitekeela gogorarazi dute. Bestela, 630 88 94 29 telefono zenbakira ere dei daiteke.