Eskualdeko derbian, garaipena etxean geratu da
Oiartzun KEko mutilek eta Touringekoek partida jokatu zuten larunbatean, Karla Lekuonan. Neskek garaipena ekarri zuten Nafarroatik.
Oarsoaldeko derbia jokatu zuten Oiartzun Kirol Elkarteko eta Touringeko mutilek Ugaldetxon. Lehen faseko ligaxkako azkeneko jardunaldia izan zen, eta oreretarrak play-off fasean sartzeko aukerekin aurkeztu ziren Karla Lekuonan.
Lehenengo zatia oso derbikoa izan zen. Zelai erdian aritu ziren lehian bi taldeak, bi areatara gehiegi hurbildu gabe.
Bigarren zatian, Errenteria-Oreretako taldea uzkurrago atera zen, eta etxekoak izan ziren jokoaren gidaritza hartu zutenak. Hamargarren minutuan iritsi zen partidako gol bakarra. Oiartzungo jokalari baten erdiraketa ez zuen ongi heldu Touringen atezainak, eta Aitzuri Noblek aprobetxatu zuen oparia.
Nesken talde nagusiak ere bai garaipena lortu zuen Uharten. Goiz aurreratu ziren markagailuan, eta azkenean hiru gol sartu zituzten (bat Udane Olaziregik eta bi Sandra Emezabalek). Alde handiagoagatik irabazi ahal izan zuten, baina hiru golak nahikoa izan ziren Itaroa menperatzeko.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa
- Huarte Itaroa – Oiartzun: 0-3.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun – Touring: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga. D multzoa.
- Oiartzun – Hernani: 2-0.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun — Sanpedrotarra: 0-1.
Emakumeen Gorengo Maila
- Orioko – Oiartzun: Bertan behera.
ARETO FUTBOLA
Udaberriko txapelketa
- Oiartzun KE – Miren Taberna: Bertan behera.
SASKIBALOIA
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek atsedena izan dute asteburu honetan.