Bihar bilduko da Ingurumeneko aholku kontseilua

Saioa 18:00etan hasiko da eta telematikoa izango da.

Errenteriako Udaletxea. Bilera telematikoa izango da.

Ingurumeneko Aholku Kontseilua lehenengoz bilduko da aurten. Bilera horretara  bihar deitu dute, eta besteak beste, iazko ingurumen saileko memoria aurkeztuko du udalak. Saioa 18:00etan hasiko da eta telematikoa izango da.

Errenteriako IAK ingurumenaren babesa helburu duen herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza organoa da. Oinarrizko helburutzat du errenteria-Oreretako garapen orekatua eta iraunkorra sutatzea, udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta bai iraunkortasuneko irizpideak, bai herritarren proposamenak txertatuz, udal eskumenetan herritarren proposamenak gauzatu, bete eta hobetzeko, natura eta hiri inguruei dagozkienean. Ardura du halaber, udalaz gaindiko ingurumen plan eta jarduerak ikertzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.