Hitzaldia eskainiko du Itaiak Antxon, "emakume langileon askapenerako"

Langileen Nazioarteko Eguna dela eta -maiatzak 1-, mintzaldia eskainiko du Oarsoaldeko Itaiak kultur etxean. Igandean izango da, 12:00etan hasita.

Datorren larunbatean, maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna aldarrikatuko da. Horren harira, Oarsoaldeako Itaiak hitzaldi bat eskainiko du, Emakume langileon askapenerako gakoak izenpean Antxoko kultur etxean. Igandean izango da topaketa, eta 12:00etan hasiko da.
 
Mintzaldian emakume langileek jasaten duten zapalkuntza azaltzetik haratago, hura gainditzeko proposamen politikoak mahai gaineratuko dituzte: “Antolatzea ezinbestekoa dela, baina antolakuntza horrek bere helburuak bete ditzan nolakoa izan beharko litzatekeen azaldu nahiko genuke”, azaldu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.