Gazteentzako lan eskubideen gida ondu dute Ernaik eta LABek

LABek larunbatean deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu du; gazteen zutabeak Papresako zubian egin du hitzordua 11:45ean.

Gazteentzako lan ekubideen gida aurkeztuko dute ostiralean Gaztañon Ernaik eta LABek.

Maiatzaren Lehenaren testuinguruan gazteentzako lan eskubideen gida atondu dute Ernai gazte antolakundeak eta LAB sindikatuak. Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztuko dute gida hori, ostiralean, Gaztañoko auzo elkartearen egoitza berrian antolatu duten hitzaldian. 18:30ean izango da.

Hitzaldi horretan, gazteak jasaten ari diren prekarizazioaren aurrean, zein lan eskubide dagozkien bildu dute gidara. Kolektiboki euren eskubideak borrokatzeko tresna da argitaratu duten gida.

Halaber,  gazte guztiak deitu dituzte larunbatean, LAB sindikatuak deitu duen manifestaziora. 12:00etan abiatuko da Matxaingo biribilgunetik azken hori, baina hiru zutabe batuko zaizkio martxa nagusiari, tartean, gazteena. Horretarako 11:45ean egin dute hitzordua Papresako zubian, eta bat egin du Ernaik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.