'Atzerrian lurra garratz' antzerkia, igandean Gezalan

Ander Lipus eta Laura Penagos izango dira Gezalako oholtzan igandean. Maiatzaren 7an (haurrentzat) eta 9an beste bi antzerki herrian.

'Atzerrian lurra garratz'-en zati bat.

Hats Teatroa konpainiak landutako Atzerrian lurra garratz antzerki obra taularatuko dute igandean (maiatzak 2) Gezala Auditoriumean. 19:30ean hasiko da saioa eta sarrerak (8 eurokoak) eskuragarri daude Lezoko Udalaren sarreren salmenta zerbitzuan.

Ander Lipus eta Laura Penagosek garatzen dute trama. Zuzendaria Amancay Gaztañaga da. Honakoa da sinopsia: “Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?”

Igandekoaz gain, hurrengo egunetan Gezalak beste bi antzerki jasoko ditu, bat haurrentzat eta bestea helduentzat. Honakoak:

  • Maiatzaren 7an. 17:15ean, Gezalan, Jon beldurgabea, Txalo konpainiarena. 3 euro.
  • Maiatzaren 9an. 19:30ean, Gezalan, Perigallo Teatoren Cabezas de cartel. 8 euro
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.