Martxan da 'Hik Dantza Landu 2021', dantzari profesionalak trebatzeko

Maiatzetik abendura luzatuko den III. edizioko ekintzak aurkeztu ditu Aiert Beobide, Haatik Dantza Konpainiako eta 'Hik Dantza' programaren zuzendariak.

Amaiur Luluaga eta Aiert Beobide, 'Hik dantza landu' programaren III. edizioaren aurkezpenean. Argazkia: Iurre Aranburu (Haatik).
Hik Dantza Landu programaren III. edizioaren baitan burutuko diren dantzari profesionalentzako formakuntza ekintzak aurkeztu zituzten atzo Niessen eraikineko (Errenteria-Orereta) Dantzagunean. Saioak azken areto horretan egingo dituzte eta ikasturtea maiatzean hasi eta abenduan bukatuko da.
 
Hik Dantza Landu Haatik Dantza Konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultur Sailaren laguntzarekin antolatzen dituen dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza programa da.
 
Haatik Dantza Konpainiako eta Hik Dantza Landu programaren zuzendari Aiert Beobidek eta Amaiur Luluagak, formakuntza ekintzen koordinatzaileak, iragarri zuten aurten nazioarteko bost irakasle gonbidatu izango dituela egitarauak: Laida Aldaz, Vicky P.Miranda, Nadine Gerspacher, Marion Castaillet eta Roser Lopez.
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.