'Ojala te mueras' OzZinemaren eskutik, bihar

Hungariako Mihaly Schewechtje zuzendariaren lehen filma da.

Filmeko irudi bat.

Hungariako jatorria du OzZinemaren hurrengo emanaldiak. Mihaly Schewechtje zuzendariaren lehen filma da, eta egungo gazteen errealitate fisiko eta birtualaren arteko talkaren disekzio freskagarri baina aldi berean oso ilun bat da, thriller bihurtzen den coming of age bat.

Ojala te mueras filmeko protagonista da Eszter, 16 urteko neska zalantzatia. Isilean maiteminduta dago ingeles irakaslearekin, eta berarekin maiteminduta dago Peter ikaskidea. Irakasleak eskolako utziko duela Londresera joateko jakinaraztearekin batera, agur mezu berezia jasoko du Eszterrek. Ustekabeko ondorioak izango dituen online harremanerako sarrera atea da. Filma bihar emango dute Niessen Zinemetan 19:00etan, eta sarrerak salgai daude kulturgunean, 4 euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.