Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Eukaliptoei buruzko mozioa aurrera atera da, EH Bilduren aldeko botoekin

EAJk Naturkonen mozioaren kontra eman du botoa. Argudiatu dutenez, ez dago zuhaitz espezie txarrik, kudeaketa baizik. Laikotasunaren mozioa ere bai, aurrera.

plenoa apirila eukaliptoa oiartzun Jesus Gonzalez Laikotasuna elkarteko kidea, mozioa azaltzen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/29

Atzo arratsaldean egin zuten apirileko plenoa. Bi mozio landu zituzten. Alde batetik, eukaliptoaren landaketari dagokiona. Bestetik, Laikotasuna elkarteak aurkeztutakoa.

EH Bilduk eraman zuen Naturkonen mozioa. Gogorarazi zutenez, pinuaren gaixotasunak zuhaitz horiek eukaliptoengatik aldatzea ekarri du. Mozioan jasota dagoenez, Eusko Jaurlaritzak espezie inbaditzaileen katalogoa osatzeko eskumena dauka, eta eukaliptoa bertan sartzeko eskatu dute.

Izan ere, Naturkonek zehazten zuenez, eukaliptoa kaltegarria da lurzoru, hidrologia, landaredia fauna eta abarrentzako. Horregatik, hiru eskaera egin zituzten.

Lehena, mendien zaintza udalen eskumena denez, eukaliptoa landatzeko baimen eskaerei moratoria ezartzea eskatu zioten Oiartzungo Udalari. Bigarrena, Eusko Jaurlaritzari eskatzea espezie inbaditzaileen katalogoan sartzea. Hirugarrena, Gipuzkoako Foru Aldundiari neurriak har dezan exijitzea, eukalipto gehiago ez landatzeko.

Mozioak EH Bilduren babesa jaso zuen. Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak azaldu zuenez, pinuarekin ikusi da zer gertatu den, eta orain eukaliptoarekin berdin pasatu daitekeela. Nabarmendu zuen basoak ez direla zuhaitzak bakarrik, eta EHUko zein Aranzadiko ikerlariek frogatu dutela biodibertsitatearen eukaliptoek oreka hausten dutela.

“Gainera”, jarraitu zuen Arbelaitzek, “Oiartzunen bertako erreketako ura edaten dugu. Hori posible da basoa hemengo espezieena delako”.

EAJk, berriz, mozioaren kontrako botoa eman zuen. Janire Mitxelena eledunaren esanetan, ez dago espezie txarrik, baizik eta zuhaitzak aldatzeko kultura txarra. Baso jabe pribatuen ekimena diruz lagun daitekeela gaineratu zuen Mitxelenak.

Eliza eta erakundeen arteko bereizketaren alde

Laikotasuna elkarteak beste mozio bat eraman zuen plenora. Jesus Gonzalez elkarteko kideak defendatu zuen, eta argi utzi nahi izan zuen ez dutela ezer erlijioen kontra. “Berdintasunaren alde gaude”, zehaztu zuen.

Gogorarazi zuen Jose Maria Setien Donostiako gotzaina zen garaian eliza dagoen orubearen inmatrikulazioa egin zutela, eta “denon diruarekin” erlijio irakasleak ordaintzen direla. Gainera, eskatu zuen festetako ekitaldi erlijiosoak diruarekin ez laguntzea, eta egitarauetan ez sartzea. Guztira sei eskakizun egin zituzten, hemen irakur daitezkeenak.

Janire Mitxelenak adierazi zuenez, inmatrikulazioak publikatzearen kontra ez daude. “Beste eskaera batzuk ez daude udalaren esku”, gaineratu zuen. Horrez gain, laikotasuna Oiartzunen bermatuta dagoela uste du udal talde jeltzaleak.

Jexux Leonet alkateak, bere aldetik, atzoko mozioa laikotasunaren bidean “beste urrats bat” dela esan zuen. “Askatasunaren bidean jarraitu behar dugu. Kristautasunak eragin handia izan du, eta oraindik ere badu”, gaineratu zuen.

Ondoren, Rafael Bergaretxek —EAJko zinegotzia— hartu zuen hitza, adierazteko mozioa “totum revolutum” bat zela. Onartu zuen Eliza Katolikoak gauza eskandalagarriak egin dituela, eta horretarako daudela epaitegiak. Gainera, mozioak Eliza Katolikoaren kontrako “intentzionaltasuna” zuela adierazi zuen. Elizaren “gauza onak” zerrendatu zituen Bergaretxe: ikastolei emandako babesa, euskararen aldeko lana… “Euskal Herriko elizak herriaren alde egin dute lan. Gainera, ezagutzen ditut sexu bereko bi pertsona ezkondu dituzten apaizak”.

Gonzalezek erantzun zion beraiek elizen pribilegioen aurka daudela, eta ez luketela zergetako dirurik jaso behar.

Azkenean, EH Bilduren aldeko botoekin atera zen aurrera. EAJk kontrako botoa eman zuen.

Beste gaiak

Gainontzeko gaiei dagokienez, hilerria eta beilatokiaren erabileraren araudi berria onartu zuten, legedia aldatu delako. Aho batez onartu zuten hori, hortik aurrerakoak bezala.

Gainera, Haize Gain baserria beste hamabost urtez lagako dio udalak aldundiari, drogamenpekotasuna dutenek terapia egin dezaten.

Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko hitzarmena ere onartu zuten. Izan ere, legeak aginduta, polizia bakoitzari dagozkion eskumenak zehaztu behar dira.

Bestalde, otsaileko euriteek bota zuten Gurutze eta Lanbarren industriagunea lotzen dituen errepidearen zati bat. Konponketaren erdia aldundiak ordainduko du, eta laurden bana Oiartzungo Udalak eta Lanbarren SAk.

Azkenik, eskola orduz kanpoko jarduerak diruz laguntzea adostu zuten. Haurtzaro Ikastolan (25.498,88 euro) eta Elizalde Herri Eskolan (13.620,20 euro) Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu eta eskolaz kanpoko jardueretarako koordinazioa gauzatzeko hitzarmenak ere onartu ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.