Fanderiako errotaren funtzionamendu zein sekretuak erakutsiko dituzte
Asteburuan jarduerak egingo dituzte. Gainera, maiatzaren 22an herriko parkeetako hegaztien aniztasuna ezagutzeko aukera egongo da.
Datorren asteburuak bi jai egun ofizial izango ditu, eta hori dela, Fanderiako errota martxan jarriko dute, bisitariei erakusteko nola ehotzen den irina. Horrez gain, errotaren sekretuak ikusteko aukera egongo dela jakinarazi dute.
Jarduerak 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dira. Ehotze prozesua eta beste bitxikeria batzuk bertatik bertara ezagutu nahi dutenek aldez aurretik hartu beharko dute tokia, 690 72 02 64 telefono zenbakira deituta. Bisita doakoa izango da.
Larunbata eta igandekoak ez dira maiatzerako egin dituzten proposamen bakarrak izango. Maiatzaren 22an Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna da, eta herriko parkeetako hegaztien aniztasuna ezagutu eta behatzen ikasteko saioa egingo dute. 78 espezie dira guztira, gaur bertan aditzera eman dutenez.
Horrez gain, Errenteriako Udalak gogorarazi du errotak zabalik jarraituko duela hilabeteko larunbat eta igandeetan. 10:30etik 14:00etara ezagut daiteke.
Bisita gidatuak eskaintzeaz gain, hilabete honetan bi erakusketa iraunkor ikusteko aukera egongo da. Errotan, ibaiak eta izokinari buruzkoa. Jatetxean, berriz, Txingudiko hegazti migratzaileei buruzkoa.