COVID-19agatik 120 kutsatu gehiago atzeman dituzte aste honetan Oarsoaldean

Oiartzunen eman dira daturik larrienak eta dagoeneko 916ko tasa dauka udalerriak; gainontzeko herrietan behera egin du indizeak.

120 positibo berri atzeman dituzte astelehenetik ostegunera Oarsoaldean. 120 positibo berri atzeman dituzte astelehenetik ostegunera Oarsoaldean.

Astelehenetik ostegunera COVID-19agatik kutsatutako Oarsoaldeko herritarren kopurua 120koa izan da, Osasun Sailak plazaratutako datuen arabera. Zehazki, 57 izan dira Errenteria-Oreretan hautemandako positiboak, zortzi Lezon, 33 Oiartzunen, eta 22 Pasaian. 100.000 biztanleko tasari dagokionez, udalerri guztietan jaitsi da Oiartzunen izan ezik.

Ondoren ikus daitezke herrietako tasak (atzoko datuetan oinarrituta), eta herrien kutsatzeak astelehen-astearte-asteazken-ostegunean.

  • Errenteria-Orereta. Tasa: 617 (627koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 11-9-23-14.
  • Lezo. Tasa: 641 (723koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 2-3-3-0.
  • Oiartzun. Tasa: 916 (896koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 10-4-8-11.
  • Pasaia. Tasa: 651 (771koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 6-6-9-1.

Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak koronabirusaren garapenari buruz plazaratutako txostena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.