Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJk "errespetua, aniztasuna eta erlijio askatasuna bermatzearen" alde dagoela berretsi du

Asteazkeneko plenoan laikotasunaren gaineko mozioan kontrako botoa ematearen xehetasunak eman dituzte. Eukaliptoari buruzkoa ere hizpide izan dute.

eaj udal taldea EAJren udal taldeak dituen bost zinegotzietako hiru.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/30

Asteazkenean egin zuten apirilari dagokion udalbatzarra. Gai zerrendan bi mozio izan zituzten. Lehena, eukaliptoaren landaketari dagokiona. Bigarrena, Laikotasuna helburu. Berdintasuna bermatu, askatasuna bermatu izenekoa. Bi kasuetan kontrako botoa eman zuten, eta horren gaineko xehetasunak eman dituzte.

Basogintza hizpide izan zuen mozioan, EAJren udal taldeak eredu ekonomiko horrek ingurumenean —besteak beste— dituen ondorioak laudatu zituen. “Basogintza eta baso kudeaketak ekonomian, enpleguan, bioaniztasun sortzaile gisa, ingurugiro zainketan eta zerbitzu ekosistemako sortzaile gisa jokatu duen eta jokatzen ari den papera aitortu egin behar da”, adierazi dute.

Jeltzaleen udal taldearentzat egungo arazo nagusienetako bat baso kudeaketaren abandonua da. Horregatik, instituzioen arteko lankidetza eskatu dute, basogintza sektorearekin elkarlanean.

Zuhaitz espezien egokitasunarekin ika-mikarik ez sortzea eskatu dute. “Baso kudeaketa eza izanik arazo nagusiena, baso kudeaketa sustatzerakoan ez dadila espezieen neurri gabeko borroka antzuetan erori, espezie bat edo beste arriskutsu edo kaltegarri landatzen den kopuruaren arabera bihur bai daiteke, ez espeziearen izaera bera kaltegarria delako”.

Horrela, udalari eskatu zioten aldundiaren baso politikarekin bat egin dezala. Alegia, eukaliptoa modu kontrolatuan landatzen utz dezala, debekurik gabe —mozioak hori eskatzen zuen— eta baso jabeen ekimena lagunduz.

“Laikotasuna, bermatuta”

Laikotasuna elkarteak aurkeztutako mozioari dagokionez, esan dute ez daudela jabetza erregistroari inmatrikulazioak eskatu eta publikatzearen kontra. Mozioko beste puntu batzuk udalaren esku ez daudela gaineratu dute, hala nola Ondasun Higiezinen zerga ezartzearena.

Horrez gain, laikotasun eskubidea Oiartzunen “guztiz bermatuta” dagoela nabarmendu dute, horretarako baitaude beilatokia, udaletxeko areto nagusia edo, obrak bukatzean, Mendiburu 14.

“Bestaldetik”, jarraitu dute, “udalak diruz laguntzen dituen jaien egitarauetan eta beste ekintzetan eliza ez laguntzea dio mozioak. Udalak jai batzordeak diruz laguntzea eta jai batzordeek meza nagusia dagoela adieraztea beraien jaien programetan, ez da elizari diru-laguntzea ematea”.

Horrez gain, adierazi dute udalak ez duela inolako harremanik Eliza Katolikoarekin, elkarrekiko “erabat independente” direla.

Gainera, azpimarratu dute Laikotasunaren mozioak “Eliza Katolikoaren kontrako intentzionalitate argia” zuela. Onartu dute gauza asko ez dituztela ongi egin, baina Euskal Herriko elizak hainbat ongi egin dituela. Adibideak jarri dituzte: Manuel Lekuonak bertsolaritzaren alde egindako lana; haren anaia Martin fusilatua izatea, “euskalduntasunaren alde egiteagatik”; hasierako ikastolei emandako babesa…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.