Gaur bukatuko da Urmendin matrikula egiteko epea
0-3 urte arteko haurren gurasoek gaur dute Oiartzungo haur eskolan izena emateko azkeneko eguna. Beranduago jaioko direnentzako epe berezia irekiko dute.
Urmendi haur eskolan matrikulatzeko epea gaur bukatuko da. 0 eta 3 arteko maila guztientzako izango da izena emateko azkeneko eguna.
Salbuespen berezia egongo da, ordea. Urte honen bukaeran jaioko diren haurren gurasoentzako epea ekainean irekiko dute.
