Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Herriaren izena koadroetan defendatuko dute

Etzi hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Oiartzungo palistak Olaberrikoen kontra neurtuko dira. Kanporaketa "%50ean" dagoela esan dute. Esku huska ari direnak, bi aste barru.

herriartekoa 2021 oiartzun erreportajea Etzi jokatuko dituzte lehenengo bi partidak, Madalensoron bertan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/30

Iazko ekitaldia bertan behera geratu ondoren, asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Oiartzuarren aldetik, palistak izango dira txapelaren bidea urratzen lehenak. Etzi neurtuko dituzte indarrak Olaberriaren kontra; goierritarrek duela bi urte eraman zuten txapela.

Joseba Azpiroz, palista izateaz gain, taldeko ordezkaria da. Berarekin batera arituko dira Orkatz Argote, Iker Mujika, Aitor Leonet, Mattin Kazabon eta Jon Irigoien. «Ziurrenik, jokalari gehien dituen taldea gara», esan du Azpirozek. Astebururo lauk bakarrik jokatuko dute, gomazko pilotarekin pala motzean, eta larruzkoarekin paletan; beharraren eta egoeraren arabera osatuko dituzte bikoteak.

herriartekoa 2021 oiartzun erreportajea

Palistak jo eta ke ari dira entrenatzen.

Azaldu duenez, kanporaketara ez dira %100ean iritsiko, lesio eta lan kontuak direla medio. Hala ere, kanporaketa irekia espero dute, inor gutxietsi gabe. «Gutxi gara palaren munduan, eta guztiok elkar ezagutzen dugu: talde gogorra da Olaberrikoa». Oiartzuarren helburua txapelketa irabaztea da, baina dibertitzearena jarri dute horren gainetik.

Esku huska dabiltzanak, berriz, jo eta ke ari dira lanean. Oraindik aste pare bat falta zaizkie lehian hasteko, eta dena fintzen ari direla oraindik esan du Asier Retegi ordezkariak. Azkoitia dute zain, eta esku huska ari direnek ere, lehenengo partidak Madalensoron jokatuko dituzte. «Kanporaketaz kanporaketa joan nahi dugu, ahal den guztia emanda», adierazi du Retegik.

Jakinarazi duenez, pilotari batzuk eskuetako arazoekin ibili dira, baina hilabete inguru daramate zainduz, herriartekoan pentsatzen. «Denak topera egoteko itxaropenarekin gaude. Egia da oraindik batzuk justu samar dabiltzala».

Senior, gazte eta kadete mailetako partidak jokatzen dituzte, eta oraindik ez dute zehaztu nork jokatuko dituen. «Hiru talde orekatu aterako ditugu. Bakoitzak bere postua irabazi beharko du», gaineratu du Retegik. Taldearen harrobiak fruituak ematen ditu.

Azkoitia da txapel gehien bildu dituen taldea, baina oiartzuarrak ez ditu haren izenak kikilduko: «Badaukat esperantza zerbait egiteko, talde polita daukagulako. Aurkari guztiak errespetatu behar dira. Ez dut gezurrik esango: tokatzen zaiguna tokatzen zaigula, aurrera egiteko aukerak baditugu. Ez dut ikusten inor baino gutxiago garenik. Baina ez dugu gure burua irabazletzat jotzen».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.