Bizitza duinaren alde mobilizatuko dira astelehenean
Datorren astelehena hileko lehenengoa izango da, eta Duintasuna elkarteak ez die hutsik egingo beren aldarrikapenei.
Datorren astelehena, maiatzak 3 hileko lehenengoa izango da, eta Duintasunaren deiari jarraituz, jubilatu eta pentsionistek ez dute data pasatzen utziko.
Manifestazioa egingo dute herriko kaleetan barrena. Ohi bezala, 11:00etan aterako dira, Herriko Plazatik.
Bizitza duinaren alde aterako dira, eta gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izatea eskatuko dute, beste behin, lortu arte.