Oiarpekoak Lau t'erdiko txapelketako lau finaletan arituko dira
Asteburuan jokatuko dituzte Gipuzkoako Lau t'Erdiko Txapelketako finalak. Horietako lautan arituko dira Oiarpekoak; txapela bat ziurra dute.
Asteburuan jokatuko dituzte Gipuzkoako Lau t’erdiko Txapelketako finalak. Oiarpeko pilotariak horietako lautan egongo dira. Txapeletako bat, gainera, Madalensorora ekarriko dute bai ala bai, finala oiartzuarren artekoa izango baita. Honakoak izango dira partidak:
Gaur, Donostiako Ibaetan
- 1. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteen 1. maila (Ekialdea):
OIARPE-Oier Zabaleta / OIARPE-Oihan Etxeberria. - 2. Eskuz banaka lau t’erdian, kadeteen 3. maila (Ekialdea):
OIARPE-Axel Lasa / IZURUN-Mirian Arraiza.
Gaur, Soraluzeko udal pilotalekuan
- 2. Eskuz banaka lau t’erdian, jubenilen 2. maila (Gipuzkoa):
OIARPE-Erlaitz Iriarte / LAPKE-Ander Ibarluzea.
Etzi, igandea, Bergarako pilotalekuan
- 2. Eskuz banaka lau t’erdian, jubenilen 2. maila (Ekialdea):
ABANTZU-Xabat Sasiain / OIARPE-Ugaitz Iriarte.