Joan den asteburuarekin alderatuta, ia erdira jaitsi dira koronabirus positiboak Oarsoaldean
Positiboen apaltzearekin batera tasak ere jaitsi egin dira, Oiartzunen gehien. Lezon ez da positiborik izan asteburu osoan zehar.
Joan den asteburutik (apirilaren 23tik 25era) bukatu berri denera alde handia izan da koronabirusagatik atzeman diren positiboei erreparatzen bazaie. Apirilaren 23tik 35erako astebukaeran Oarsoaldean 101 positibo hauteman ziren; oraingoan 58 izan dira. Horregatik, lau herrietako tasak dezente jaitsi dira. Lezon nabarmentzeko datu bat: ostiraletik igandera ez da positiborik jaso.
Jarraian, herrietako tasak eta ostiral-larunbat-igandean izandako positiboak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 609 (ostegunean 617koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea) 14-15-15.
- Pasaia. Tasa: 574 (ostegunean 651ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea) 3-4-4.
- Oiartzun. Tasa: 819 (ostegunean 916koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea) 0-4-3.
- Lezo. Tasa: 592 (ostegunean 641ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea) 0-0-0.