Jolaserako gune naturala atondu dute hainbat bizilagunek Altzaten
Altzate eremuan 279 etxebizitza eraikitzeko proiektua dago martxan, eta hainbat bizilagun proiektu horren kontra azaldu eta bertan parkea egiteko eskatzen ari dira.
Jolaserako gune naturala prestatzeko hainbat bizilagun elkartu ziren atzo Altzate eremuan. Zonalde horretako bizilagunak izan ziren bertaratu zirenak, eta lurra atondu eta zuhaitzak aldatu zituzten. Campsa enpresaren bulegoak zeuden eremuan egin dute ekintza boluntarioek, petrolio enpresa itxi zutenetik urte luzez belar gaiztoak pilatu diren espazioan.
Altzate eremuan 279 etxebizitza eraikitzeko proiektua dago martxan, eta hainbat bizilagun proiektu horren kontra azaldu eta bertan parkea egiteko eskatzen ari dira. “Hirian eremu berdeak ezinbestekoak dira guztion bizi kalitatea bermatzeko, eta horren alde lan egiten jarraituko dugu”.