Irudiak eta memeak ongi egiteko astea da
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen dinamika hamargarren astean sartu da. 'Ongi' hitza izango da irudigintzan aritzeko gaia.
Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen proposamena hamargarren astean sartu da. 10 zenbakia bikaintasunarekin lotu ohi da, baina Ttur-tturrekoek erabaki dute aste honetako hitza ongi izatea.
Ohi bezala, argazkia Instagram edota Facebook bidez partekatzea eskatu dute, eta #hitzaoiartzueraz eta #ongi traolak jartzea.