Udan hamabost kirol jarduera eskainiko dituzte Oiartzunen
Uda Kirol eskaintza ez da faltako uda honetan. Oiartzuarrek, herrian egiteko aukeraz gain, eskualdean beste hamasei jarduera egingo dituzte.
Beste uda batez, Oarsoaldean Uda Kirol jarduera eskainiko dute. Oiartzunen hamabost jarduera eskainiko dituzte, eta eskualdeko gainontzeko herrietan beste hamasei. Haur, gazte eta helduentzako jarduerak izango dira.
Jarduera hauek egiteko aukera izango da Oiartzunen ekainean eta uztailean: top kirola; padel (hastapena); igeriketa; eskalada; hip hop (gazteentzat); fitness (gazteentzat); entrenamendu funtzionala; multifitness; aquagym; zunba; cycling; gimnasia erritmikoa; gimnasia akrobatikoa; lerro irristaketa eta zirku tailerra.
Oarsoaldean, beste hamasei
Eskualdeko gainontzeko udalerrietan kirola egiteko aukera izango dute oiartzuarrek. Herrian eskainiko dituztenez gain, beste hamasei jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.
Honakoak dira: antza; aquafit; nordic walking; tenis; kirol txokoa; pilota; jumpfit; judo; kenpo; skate-a; parkur eta free run; paddle surf; piraguismoa; arrauna; BTT eta OTXE bike eskola.
Izena eman daiteke
Uda Kirolen edozein jardueretan parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik. Epea zabalik dago, eta interesdunak jardueren antolatzaileen jar daitezke harremanetan.
Oiartzuarrek Elorsoro kiroldegian informazioa jaso dezakete (943 49 25 52).
Eskualdeko eskaintza uda osokoa izango da (irailaren 5a arte). Ondorioz, izen-ematea uda osoan egongo da irekita.
Oiartzungo jardueren antolatzaileak
- Elorsoro kiroldegia (BPXport): 943 49 25 52.
- Tximeleta: 943 11 63 45.
- Xomorro taldea: 635 757 485.