Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Arraitokiren etorkizunaz gogoeta egiten hasi dira

Madrilek eremua portuari eman diola esan du PSE-EEk, eta horrek aukera zabaldu duela lursaila herriarena izateko. Alderdi guztiek ideia batean bat egin dute: herritarrek ere erabaki behar dute bertan zer egin.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/05/05

Joan den astean iragarri zuen Lezoko PSE-EEk, Joxean Sanchez udal taldearen eledunaren adierazpenetan, Arraitokiko eremua Espainiako Estatuak portuan duen eskumen publikoko jabetzatik atera, eta Pasaiako Portu Agintaritzaren ondasun izatera pasatu dela.

Aldi berean, Sanchezek ziurtatu zuen portuak esana duela eremu hori doan emango diola Lezoko Udalari. Bekoerrota kiroldegiaren artean eta portukoak diren lursailen artean dauden 4.422 metro koadroko eremuaz hitz egin zuen sozialistak, egun aparkaleku bezala erabiltzen dena.

Aurrerago joan zen Lezoko PSE-EE, eta Arraitokirako hainbat proposamen luzatu: kiroldegiaren eskaintza osatzeko azpiegitura gehiago, udalaren hainbat bulego eta egoitza bertara eramatea, eta kulturgune berria. Horiek egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa eskatu zituen, udalarekin akordio bidez iritsi beharrekoa. Gainera, espazio berriaren erabilera zehazteko herritarren arteko parte hartze prozesuaz hitz egin zuen.
Lezoko sozialisten esanak kontuan hartuta, udalean ordezkaritza duten beste bi alderdien atea jo du Hitza-k, jakiteko ea PSE-EEk esandakoekin ados dauden.

EAJren eta EH Bilduren iritzia
Jesus Mari Martiarena alkatearen arabera (EAJkoa da), udalean oraindik ez dute jaso eskuduntza aldaketaren berririk. «Ziur zerbait jakin arte, ezin hitz egin gure partetik. Oraindik goizegi da zerbait esateko. Beharbada hemendik hilabete batera zerbait etor daiteke, baina ziurtasunik ez dugu. Bidean egon daiteke Madriletik porturako eskumen aldaketa, baina ez dugu deus ere jaso».

Behin portuak eremua bere esku duela ea Lezoko Udalari emango liokeen galdetuta, alkatearen ustea da hala izango dela: «Baina ezin jakin. Ikusi besterik ez dago Pasaian, Kaiko Herrerako eremuarekin gertatu dena».

Edonola ere, alkatea kexu da egun Lezok ez duelako eremu horretan eragiteko modurik. Adibide bat jarri du: «Arraitokiko aparkalekuan dauden autoak gaizki badaude, Lezoko Udaltzaingoak ezin du isunik jarri. Eta portuko zaintzakoak ez dira bertara hurbiltzen. Edonork, edonola aparkatzen du hor».

Zonaldea noizbait Lezoren esku balego, Martiarenak irmo esan du bertan egitekoak alderdi politiko guztiekin nahiz lezoarrekin adostu behar direla.

EH Bilduren eledun Mikel Arrutik prentsaren bidez jakin zituen Arraitokiren gainean izan diren mugimenduak. Zehaztu du badirela pare bat urte udalak eskatu zuela lursaila herrirako izan zedila, «horrez gain, berririk ez».

Arrutirentzat eremu garrantzitsua da herriaren etorkizunari begira. EH Bilduk Lezorako dituen lau lan ildo nagusiei —soziekonomia, zaintza, trantsizio energetikoa eta herri nortasuna indartzea— erantzun beharko lieke han egingo denak, «eta horrek beharren identifikaziotik etorri behar du».

Bide horretan, «alderdikerietatik aparte» iritsiko den egitasmoa lantzea da EH Bilduren asmoa, ezin duela alderdi baten egitasmoa izan, lezoar guztiena baizik: «Herri Programan landutako proposamenak hor ditugu. Aparkalekuen gaia dago hor, zaintzaren esparruan adinekoek zentro bat behar dute, eta herri nortasuna indartzeko eta komunitatea sortzeko asmoan ikusten dugu kulturgune edo zentro zibiko antzekoa beharko litzatekeela. Noski, horren funtzionamendua herriko eragileek zehaztu beharko lukete».

Arrutik berretsi du Arraitokin egin daitekeenak herriaren arazoei eta beharrei irtenbidea emateko balio behar duela, eta herritarrekin batera egin behar direla bide horretako urratsak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.