Denek lekua izan dezaten
LGTBIfobiaren kontrako jardunaldiak antolatu ditu LGTBI+ Mahaiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean.
LGTBIfobiaren kontrako jardunaldiak antolatu ditu LGTBI+ Mahaiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Horren barruan, film emanaldia, antzerkia, eta liburu aurkezpena antolatu ditu mahaiak, ahaztu gabe, bandera jartzea hilaren 17an, LGTBIfobiaren kontrako egunean.
Jardunaldien lehen hitzordua bihar helduko da, Valentina filmaren emanaldiarekin. Niessen Kulturgunean izango da 19:00etan hasita. Etzi, berriz Eidabe konpainiaren Meri, Mari eta Lari antzezlanak hartuko du kulturgunea 18:00etan. Haurrei begirakoa da. Larunbatean, film laburrek hartuko dute jardunaldien lekukoa. Egun horretan, sei film labur ikusteko aukera izango da Niessen kulturgunean 19:00etan hasita: Leo y Alex en pleno siglo XXI; All i need is ball; Panteres; Mall; Karaoke; eta Hands and Wings.
LGTBIfobiaren kontrako eguna da hilaren 17a, eta egun horretan LGTBI banderekin balkoi eta leihoak betetzeko eskatu du mahaiak. Iaz, konfinamendu testuinguruan ikaragarria izan zen herrian barrena leiho eta balkoietan zintzilikatu zituzten banderak, aurten babes hori bera jaso nahi dute.
Azken hitzordua jardunaldien barruan, hilaren 22an helduko da. Valeria Vegasen Liberate liburuaren aurkezpena egingo du Irantzu Varelak Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 12:00etan.
Aforo mugatuak dira ekitaldi guztietan eguingo osasun krisia dela eta. Parte hartzeko beraz, ezinbestekoa izango da gonbidapenak jasotzea Niessen Kulturgunean.