Kolonbiarentzat demokrazia eskatuko dute
Elkarretaratzea egingo dute igandean Gamon Zumardian.
Kolonbiaren alde elkarretaratuko dira. Bakea, bizitza eta demokrazia Kolonbian lelopean elkarretaratzera deitu du igandean GOT Grupo Oarso Taldeak. Igandean izango da elkarretaratze hori, 13:00etan Gamon Zumardian. Elkarretaratzearen bidez, Kolonbiako herriaren kontra erabiltzen ari diren biolentzia gaitzetsiko dute.
