Alex Txikon alpinistak Itsastarrak mendi taldearentzat espresuki sortutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute hilaren 14ean, Trintxerpeko alkateordetzan.
Itsastarrak mendi taldearen 70+1 urteurrena dela eta, Alex Txikon alpinistaren Mendi Biluzia filmaren proiekzioa eta solasaldia antolatu zuen elkarteak apirilaren 21ean Donibanen. Ekintza urtebeteko atzerapenarekin egin behar izan zen arren, taldekideek baietsi dute jardunaldia “ezin hobeto” atera zela: “Juanba Berasategi aretoa bete genuen eta hizlari eta ikus-entzuleen arteko giro aparta sortu zen”.
Ildo beretik jarraitzeko, hilaren 14 eta 17an, pelikularen bi emanaldi gehiago eskainiko dituzte, horietako lehenengoa euskaraz eta bigarrena jasotzen diren eskarien arabera erabakiko da. Oraingoan ez da Txikon bertan izango, baina Everesten burutzen ari den espediziotik bidalitako bideo berezi bat partekatuko dute, Itsastarrakeko lagunentzat bereziki grabatutakoa.
Hilaren 14ean (ostirala) Trintxerpeko alkateordetzan arratsaldeko 19:30ean euskaraz eskainiko den emanaldirako izena eman nahi dutenek
mendi taldearen helbide elektronikora idatzi edo WhatsApp bidez mezua bidal dezake 692 12 67 57 zenbakira, izen-abizenak adierazita.