Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2021-05-06)
Eskuz binakako txapelketen lehenengo faseko partidak izango dira asteburuko gehienak. Atzeratutako finala, gaur.
Pasa den asteburuan lau t’erdiko txapelketetako finalak izan ziren nagusi Oiarperen karteleran. Horietako bat atzeratu behar izan zuten, eta gaur —osteguna— arratsaldean jokatuko da. Mikel Aranburu eta Egoitz Etxabek taldekideek elkarren kontra jokatuko dute Nagusien Bigarren Mailari dagokion finala.
Gainontzeko partidei dagokienez, eskuz binakako txapelketei dagozkien norgehiagokak jokatuko dituzte. Zortzi partida jokatuko dituzte modalitate horretan.
Kartelera osoa ikusteko, egin klik hemen.