Egoitz Etxaberentzat da Nagusien Bigarren Mailako Txapela
Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatu dute Oiarpeko Egoitz Etxabek eta Mikel Aranburuk, elkarren kontra.

Egoitz Etxabe eta Mikel Aranburu, atzo.
Finalistetako bat konfinatuta egon dela, Gipuzkoako lau t’erdiko Nagusien Bigarren Mailako finala atzeratu egin behar izan zuten. Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Mikel Aranburuk elkarren kontra jokatu zuten atzo, Madalensoron.
Etxabek nagusitasunez irabazi zuen, Aranburu lan erdietatik tanto batera utzi baitzuen (22-10). Kontuak kontu, txapela Oiartzunen geratu da.
Oiarpeko taldekideek asteburuan zortzi partida jokatuko dituzte, eskuz binakakoak.
