Hondarribiar bat eta sanjuandar bat, futboleko Europako finaletan

Unai Emery entrenatzaileak Vila-Real zuzenduko du Europe Leagueko finalean. Xabier Mancisidor atezain entrenatzailea Manchester Cityrekin da Championseko finalean.

Mancisidor, Sergio Aguero jokalariarekin. Argazkia: ESPN.

Ez dira jokalariak, baina berdin-berdin baloratu da haiek egiten duten lana. Unay Emery Etxegoien entrenatzaile hondarribiarrak Europe League txapelketako finala jokatuko du Vila-Realekin, Manchester United taldearen kontra, maiatzaren 29an, Poloniako Gdansk hirian. Xabier Mancisidor Makazaga sanjuandarra, berriz, Manchester City taldeko atezainen entrenatzailea da: asteartean lortu zuen taldeak Turkiako Istanbulen (hilaren 29an) jokatuko den Champions Leagueko finalera txartela, Paris Saint Germain atzean utzita.

Emeryrentzat, Europe Leagueko laugarren txapelketa izan daiteke, aurretik hiru dituelako irabaziak Sevilla taldearekin. Aurten ari da lehenengoz hondarribiarra Vila-Realen, iaz Arsenal (Londres, Ingalaterra) taldea entrenatu eta gero.

Mancisidor 2013an iritsi zen Cityra, Manuel Pellegrini entrenatzailearen laguntzaile modura. Egun Pep Guardiolaren talde teknikoko kide da. Talde horrekin hiru Premier League , FA Cup bat (Espainiako Errege Koparen antzekoa) eta sei League Cup (Federazio Kopa) irabazi ditu, azkena aurtengo apirilaren 25ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.