[Galeria] Presoak etxeratzearen eskakizuna, Urdaburu eta Alduraraino
70 bat lagun, bi taldetan banatuta, herriko bi tontorretaraino igo dira, Sareren '650 tontor' kanpainarekin bat eginda.
Aldarria mendi tontorreraino eraman dute [Argazkiak: @sarexenpelar eta @arkait_z] Sarek Euskal Herri osoan 650 mendi tontor igotzeko deia egin du gaur. Errenteria-Oreretan 70 lagunek bat egin dute deiarekin. Euskal presoak etxeratzeko aldarria herri bi tontorreraino eraman dute: Aldura eta Urdaburu.
Goiztiarrenak Pontikan geratu dira, eta handik Susperregira abiatu. Bertan, ibilbide motza egin nahi zutenekin elkartu dira, gero banatzeko: Urdaburura hogei bat lagun abiatu dira, eta Aldurara, 50 bat. Euskal presoak eduki dituzte gogoan, batez ere gaixotasun larria duen Mikel Arrieta Llopis herrikidea.


