Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Ategorrietan eraildako arrantzaleak oroitzeko hitzaldia antolatu du EH Bilduk

1931ko 'Ategorrietako sarraskia'-ren 90. urteurrena dela eta, mintzaldia eskainiko dute ostegunean 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Maiatzaren Leheneko manifestazioa Donostian, 1931n. 26 egun geroago gertatu zen sarraskia Ategorrietan. Irudia: BERRIA.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/10

Hilaren 27an, 90 urte beteko dira Ategorrietan Guardia Zibilak 7 langile hil eta beste 30 baino gehiago zauritu zituela. Gertatutakoa oroitzeko, datorren ostegunean -hilak 13- 18:30ean Trintxerpeko Alkateordetzan, Pasaiako EH Bilduk hitzaldi bat antolatu du Ategorrietako sarraskia: herri iragan deserosoa izenburupean. Hizlaria Josetxo Otegi historialaria izango da eta garai hartan gertatutakoaren kokapen historikoa egingo du, besteak beste.

Horrez gain, bilkideek, hildako arrantzaleak oroitzeko eta euren borroka errekonozitzeko proposamena aurkeztu diete Pasaiako gainontzeko udal bozeramaileei.

Gertakariak
1931ko apirilaren 19an El Dia egunkari nazionalistan, arrantzaleek haien aldarrikapenak zehaztu zituzten: deskantsurako egunak, soldatak eta portuko langileen baldintzak hobetzea. Maiatzean zehar hainbat greba deialdi eta gatazka izan ziren eta lehen atxiloketak ere ematen hasi ziren; hortaz, San Pedro eta Trintxerpeko arrantzaleek greba orokorrerako deialdia egin eta manifestazio bat antolatu zuten Donostian maiatzaren 27rako.

10:00etan abiatu zen Trintxerpetik Donostiara 4.000 pertsona inguruko manifestazioa, ondorengo belaunaldientzako oinarrizko eskubideak eta gremio-kideen askatasuna aldarri. Aldasoro Gobernadore zibilak ez zuen manifestazioa baimendu eta hura gelditzeko asmoz armada eta segurtasun indarrak deitu zituen.

Ategorrietara iristean, Guardia Zibilak pare bat abisu eman zituen, baina manifestazioak jarraitzeko asmo osoa zuen. Erantzuna: tirokatzen hastea. Sarraskia “itzela” izan zela salatu du Pasaiako EH Bilduk, eta nahiz eta hildako nahiz zaurituen zenbaketa ez den zehatza oraindik, jasotako datuen arabera Guardia Zibilak 7 langile hil eta 30 baino gehiago zauritu zituen.

Ategorrietakoa, Donostian izan den langileen sarraski larriena izanda eta bertan eraildako langileak pasaitarrak izanik, “deigarri” iritzi dio Pasaiako alderdiak oraindik ere biktima horiei aitormen instituzionalik egin ez izanari, “nahiz eta aitortu beharra dagoen Pasaiako Udalak II. Errepublikaren garaiko memoria berreskuratzeko lan handia egin duela Sorginarri bilduman”.

Esandakoagatik, EH Bilduk urteurrena aldarri bihurtu asmo du: “Une egokia izan daiteke herri honek haiekin eta gure historian zehar bizi kalitate duinaren eta lan eskubideen alde borrokatu diren pertsona guztiekin duen zorra kitatzeko”.

Jazotakoari buruzko informazio garatuagoa eman du Pasaiako EH Bilduk honako dokumentu honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.