Berrikuntzekin dator Arte Herri Eskola, eta datorren ikasturterako dantza zein musika instrumentu berriak txertatuta. Hitza eta ahotsak ere tarte berezia izango dute.
1931ko 'Ategorrietako sarraskia'-ren 90. urteurrena dela eta, mintzaldia eskainiko dute ostegunean 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Bilera egin dute udala, Eusko Jaurlaritzak eta Papresak eta mahaia sortu enpresak herrian duen eragina arintzeko.
Semaforo gorria errespetatzen ez duten ibilgailuei isuna jarriko diete hilaren 17tik aurrera. Sistema berriak Bizkaia eta Santiago plazetako sarrerak blokeatzeko aukera ere emango du.
Bazkarien bueltan elkartzea eta migrante zein bertakoen familien arteko loturak sortzea zuen helburu Bizilagunak proiektuak, pandemiaren eraginez, moldatuta dator, hangoei eta hemengoei arnasa eman eta elkartasunez bidea egiteko.
Olaberriko frontoian jokatutako bi partidatan alde handiegia islatu zen markagailuan, eta ezin izan diote buelta eman kanporaketari.
Ibai Ondon egokitu dute ikasketa gela. Aurretik ordua hartu behar da hara joateko. Udalaren erantzunik ez dutela izan azaldu du Piztu Lezok.
Ekonomia eraldatzailea eta kooperatibismoari buruz arituko dira Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik 19:00etara. Aurretik izena eman behar da.
Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek zortzi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietatik lautan nagusitu dira.
Haizeak baldintzatutako partidan, Oiartzuni kostatu zaio Atletico Revellin taldearen harresia gainditzea, baina hiru puntuak Karla Lekuonan geratu dira.
EAJk, aurrekontuen zuzenketen eta emendakinen harira EH Bilduk egindako kritikak erantzun ditu. Kronologia bat osatu dute.