Logroñoko talde bat azpiratu du Oiartzunek, bigarren astez jarraian

Haizeak baldintzatutako partidan, Oiartzuni kostatu zaio Atletico Revellin taldearen harresia gainditzea, baina hiru puntuak Karla Lekuonan geratu dira.

oiartzun revellin

Maria Granadok sartu zuen garaipenaren gola.

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak Logroñoko talde baten bisita jaso dute bigarren asteburuz jarraian. Kasu honetan, Atletico Revellin izan dute arerio.

Ugaldetxoko zelai txikian gogor jo zuen haizeak baldintzatu zuen norgehiagoka. Partida guztian zehar oiartzuarrek zaindu zuten jokoaren lema, baina ez ziren gai izan partida bideratzeko.

Bigarren zatian hagin zorroztuagoarekin atera ziren oiartzuarrak, baina gola ez zen iristen. Partida bukatzen ari zela, korner jokaldi batean, Maria Granadok merezitako gola sartu zuen.

Garaipenari esker, Oiartzunek sailkapeneko hirugarren postura jauzi egin du. Gasteizko Aurrerarekin berdinduta dago puntutan —29 dituzte—. San Inazio liderra urrutirago geratu da.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa

  • Oiartzun — Atletico Revellin: 1-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzungo mutilen talde nagusikoek datorren asteburuan hasiko dute Gipuzkoako Kopa.

Emakumeen Euskal Liga. D multzoa

  • Oiartzun — Lakua: 0-0.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Gure Txokoa: 2-0.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Irauli Bosteko — Oiartzun : 1-2.

ARETO FUTBOLA

Udaberriko txapelketa

  • Oiartzun KEk eta Miren Tabernak asteburuan jokatu beharreko partidak atzeratu egin dira.

SASKIBALOIA

Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek atsedena izan dute asteburu honetan ere bai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.