COVID-19a: kutsatuak eta tasak beherantz Oarsoaldean
Asteburuan 38 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Aurreko asteburuan (apirilak 30-maiatzak 2) 58 positibo hauteman ziren.
Asteburuan (hilaren 7tik 9ra) COVID-19agatik Oarsoaldean gaixotu direnak 38 izan dira denera Osasun Sailak emandako datuen arabera. Aurreko asteburuan (apirilaren 30etik 2ra) 58 izan ziren jaso ziren positiboak lau herrietan. Asteburuko beherakadari esker, Pasaian, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen nabarmen jaitsi dira 100.000 biztanleko tasak. Lezon pixka bat hazi egin da.
Jarraian, herriz herri, COVID-19aren tasak eta asteburuan (ostirala-larunbata-igandea) atzemandako positiboak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 440 (530ekoa zen ostegunean). Kutsatzeak (ostirala-larunbata-igandea): 5-7-14.
- Pasaia. Tasa: 346 (412koa zen ostegunean). Kutsatzeak (ostirala-larunbata-igandea): 1-2-2.
- Oiartzun. Tasa: 482 (646koa zen ostegunean). Kutsatzeak (ostirala-larunbata-igandea): 1-0-1.
- Lezo. Tasa: 378 (361ekoa zen ostegunean). Kutsatzeak (ostirala-larunbata-igandea): 3-0-2.