Olaberria aurkari gogorregia izan da palista oiartzuarrentzat

Olaberriko frontoian jokatutako bi partidatan alde handiegia islatu zen markagailuan, eta ezin izan diote buelta eman kanporaketari.

olaberria oiartzun pala

Oiartzungo taldeko bi palista, entrenamendu saio batean.

Oiartzungo palistek agur esan diote aurtengo herriarteko txapelketari. Etxeko bi partidak galdu zituzten, eta Olaberrikoek hamalau tantoko aldea pilatu zuten.

Lan zaila zen kanporaketari buelta ematea, baina gogoz joan ziren oiartzuarrak. Olaberritarrek, baina, erakutsi zuten zergatik izan ziren txapeldun duela bi urte. Larruzko paletan zein gomazko pilotarekin jokatutako partidatan hemezortzi tantotan geratu ziren oiartzuarrak (35-18 eta 40-18, hurre.

Esku huska aritzen direnak asteburuan hasiko dira txapelketan. Azkoitiaren kontra jokatuko dute, Madalensoron.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.