Emakumeentzako hitzaldi irekia egingo dute hilaren 19an
Ekonomia eraldatzailea eta kooperatibismoari buruz arituko dira Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik 19:00etara. Aurretik izena eman behar da.
Sorburu kooperatibaren gidaritzapean dagoen Pasaiako Jatorri askotariko emakumeen taldeak hitzaldi irekia antolatu du, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren inguruan. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da topaketa, hilaren 19an, 17:00etatik 19:00etara, gazteleraz.
Olatukoop-eko kideak izango dira hizlari, besteak beste, eta bertan landuko dituzte egungo krisiari aurre egiteko lankidetza-formulak, antolatzaileek azaldu dutenez: “Saio honetan elkarri laguntzeko formula ekonomikoak ezagutuko ditugu. Lan egiteko, dirua kudeatzeko, kontsumitzeko eta eguneroko bizitza hobetzeko tresnak, besteak beste”.
Haurtzaindegia behar dutenei doako zerbitzua eskainiko diete, horretarako aurretik 943 34 40 34 (910) telefonora deitu beharko dute. Informazio gehiago eskura daiteke, halaber, helbide elektronikora mezua idatziz.