Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Familien arteko babes sarea aurten ere martxan

Bazkarien bueltan elkartzea eta migrante zein bertakoen familien arteko loturak sortzea zuen helburu Bizilagunak proiektuak, pandemiaren eraginez, moldatuta dator, hangoei eta hemengoei arnasa eman eta elkartasunez bidea egiteko.

SOS Arrazakeriako Gerar Carrere, JOana Ezeiza eta Samir el Jafaufi.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/10

Bizilagunak, familien arteko babes sarea iniziatiba martxan jarri du SOS Arrazakeriak aurten ere, Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasunerako Garapenerako eta Giza Eskubideen Kooperaziorako sailarekin elkarlanean. Moldatuta heldu zen iaz programa, COVID-19aren pandemia testuingurura egokituta, eta aurten ere bide beretik egingo dute lanketa. Gerar Carrere SOS Arrazakeriako arduradunak, programaren nondik norakoak azaldu ditu elkarteko kide diren Joana Ezeiza eta Samir el Jafaufirekin batera egindako agerraldian. Gogora ekarri du Carrerek, osasun krisiak eta horri lotuta sortutako krisi sozial eta ekonomikoak “bortitz” jo dituela aurretik prekarizatuta zeuden sektoreak, “migranteena kasu. Kaltetuetako kopuru handi bat lan baldintza prekarioetan ari ziren langileak dira, baina ez horiek soilik, lan egonkorra zuten pertsonen bizitza ere hankaz gora jarri du pandemiak. Migranteen kasuan, horri guztiari, krisiaren ondorioak malgutzen lagunduko duen sare sozial eta familiarraren gabezia gehitu behar zaio”.

Horren aurrean, herritarren iniziatiba eta politika publikoak oinarrizko tresna direla zehaztu du SOS Arrazakeriako arduradunak, eta testuinguru horretan kokatu du Bizilagunak proiektua: “Hamar urte dira bertako eta migrante familiak bazkariaren bueltan elkartzen hasi zirela programaren barruan adiskidetasun lotura sortzeko haien artean, harremanetan jartzeko batzuek eta besteak, eta aberasteko. Orain, elkarri babesteko sarea izan anhi du programak. Fa,miliak, zentzu zabalean ulertzen ditugu, bizitoki berean bizi diren pertsonak”.

Funtzionamendua

Proiektuaren helburuak eta metodologia azalduko dizkiete lehenik parte hartzaileei, ondoren bikoteak egiteko familia migranteen eta bertakoen artean, “horretarako hainbat irizpide izango ditugu kontuan: familia errealitateak, errekurtsoak elkartrukatzeko aukera, gustuko dituzten jarduerak…”.

Harreman egutegia ezarriko dute gero, fisikoak ahal denean eta telematikoak beste aukerarik ez dagoenean, “familiek erabakiko dute maiztasuna nahi eta beharren arabera, autonomia sustatuz”.

SOS Arrazakeriak, bere aldetik, talde guztien jarraipena egingo du, beharrezko tresnak parte hartzaileen eskura jarriz. Aldi berean, familia bakoitzean pertsona bat izango da SOS Arrazakeriarekin harremana egiteko.

Bazkariak, azaroan

Bazkariak ziren Bizilagunak programaren oinarria, horien bueltan biltzea familia migranteak zein bertakoak. Iaz eta aurten momentuz ez dago horretarako aukerarik, antolatzaileek baina, azaroan horiek egiteko aukera ez dute baztertu, egoerak ahalbidetzen badu, bederen, “bazkari horiek, eraikitako sareen indartze ekitaldia lirateke, ospakizuna”.

Programarekin bat egin nahi duten pertsonek Errenteriako SOS Arrazakeriaren 658 74 97 56 telefono zenbakira deitu behar dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.