Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herri Arte Eskolak etzi zabalduko du matrikula epea ikasle berrientzat

Berrikuntzekin dator Arte Herri Eskola, eta datorren ikasturterako dantza zein musika instrumentu berriak txertatuta. Hitza eta ahotsak ere tarte berezia izango dute.

Garazi Lopez de Etxezarreta Herri Arte Eskolako zuzendaritzako kidea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/10

Herri Arte Eskolak etzi zabalduko du datorren ikasturterako ikasle berrien matrikulazio epea. Lehen fase batean dagoeneko ikasle direnak izan dute aukera izena emateko, eta bihar arte izango dute ordutegiarekin aldaketa eskatzeko aukera.

Ikasle berriei dagokienean, etzitik hilaren 23ra arte izango dute izena emateko aukera. Ordutegi ezberdinak izango dituztenez, hilaren 27tik 31ra behin betikoa aukeratu beharko dute. Plaza eskaera, Herri Arte Eskolaren web orriaren bidez egin beharko dute. Bertan matrikulazio prozedura, epeak, tasak, hobariak eta beste hainbat dokumentu dituzte.

Garazi Lopez de Etxezarreta Herri Arte Eskolako zuzendaritzako kideak eman ditu gaur agerraldi bidez xehetasun horiek guztiak, eta gogora ekarri du halaber, datorren ikasturteari begira berritasunekin datorrela Arte Eskola. Musika diziplinan dultzaina eta alboka dira berritasunak, eta dantzan, garaikidea eta urbanoa txertatuko ditu eskolak eskaintza barruan.

Diziplina berria hitzaren inguruan eraiki du, gainera, eta horren barruan hainbat ikasgai izango dituzte ikasleek aukeran: Hitza jolas, Hitza tolestu, Hitza leundu, Hitza digitalizatu, irakurketa, idazketa, eremu digitala, olerkigintza,  eta gidoigintza esaterako. Eskaintza adinen araberakoa izango dela aurreratu du Lopez de Etxezarretak.

Berrikuntzak ere 4 eta 7 urte arteko haurrei begira eskaintzaren barruan. Herri Arte Eskolak 4 eta 7 urte arteko haurren kasuan, hasierako ikasturteak erabat ezberdinak izango dira. Hala, 4 eta 5 urteko haurrak Musika eta Gorputz adierazpena astean bitan izango dute, 90 minutuz edo gauza bera dena, 45 minutuko bi saio astean. 6 eta 7 urteko haurrek, Musika eta Gorputz adierazpena eta Arte Plastikoak (ikusikoak) eta Ahotsa landuko dute astean 180 minutuz, hau da ordu eta erdiko bi saio egingo dituzte.

Matrikulazio epea amaituta, izena emateko aukera izango da, baina beti ere, libre gelditu diren saioetarako eta diziplinetarako.

Gida batzordea, bihar

Errenteria Musikal patronatuko gida batzordea izango dute bihar. Estatu berrien lehen zirriborroa aurkeztuko dute bertara Lopez de Etxezarretak esan duenaren arabera, “barne antolakuntza hobetzeko balioko du, eskola kontseilua izateko, orain artean izan ez duguna bertan”. Gobernantza eredua erabat aldatuko duela Herri Arte Eskolan estatutu berriak gaineratu du arduradunak, “onartzen bada eta aurrera egiten badu”. Halaber, berrikuntzak diren diziplinetarako irakasle berrien kontratazioa ere biharko gida batzordean aztertuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.