Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Engainatzea, errealitatea desitxuratzea, eta egiten ari ez den lana justifikatzea" leporatu dio Lezoko EAJk EH Bilduri

EAJk, aurrekontuen zuzenketen eta emendakinen harira EH Bilduk egindako kritikak erantzun ditu. Kronologia bat osatu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/05/10

Lezoko EAJk, Lezoko EH Bilduk esandakoei erantzun die, aurrekontuen zuzenketen eta emendakinen harira. Erantzunaren zati bat hainbat datari dagozkien jardueretan dago oinarritua (beheko koadroan, hitzez hitz), eta bestea EH Bilduk esandakoen harira balorazio politikoa egin dute. Hala, Lezoko EAJk EH Bilduri leporatu dio “engainatzea, errealitatea desitxuratzea eta batez ere, egiten ari ez diren lana justifikatzea”. Era berean, koalizioak aurrekontuari egindako zuzenketak gobernu taldeak haiekin bildu gabe baztertu egin zirela esan zuen; “gehiegikeria handia” da hori Lezoko EAJren ustez. Horren aurretik, galdera bat plazaratu dute: “EH Bilduk apirilaren 28an egindako komunikatuak, azaroaren 26ko osoko bilkuran onartutako aurrekontuei buruzkoa, badu zentzurik?”.

Lezoko EAJren kritikek zuzenean jo dute Mikel Arruti EH Bilduren udal taldearen eledunarengana. Jeltzaleen ustez, Arrutik prentsarako ohar “edulkoratu eta terapeutikoak” bidaltzen ditu. “EH Bilduren ekarpena ezagutu nahi bada, begiratu zenbat proposamen aurkeztu diren udal erregistroan azken urteetan, eta horrek errealitatetik hurbilago dagoen ikuspegia emango du. Arruti jaunak, zoritxarrez bizitzen ari garen egoera bereziaren hasieratik, ez du pertsonalki gairik jorratu, eta hedabide eta sare sozialetara jo ohi du kritikak egiteko eta lankidetzan ez aritzeko”.

Lezoko EAJren esanetan, EH Bilduren eleduna “ez da inoiz ere egoerak eskatzen duen mailan egon, eta beraz, EAJ-PNVk uste du horrelako eraso bidegabeek, ez laguntzeaz gain, ez dutela egiarik ematen eta, batez ere, udaleko bizikidetza dohainik nahasten dute”.

Jarraian, eta Lezoko EAJk bidalitako oharrean hitzez hitz agertzen den modura, aurrekontuen emendakinen eta zuzenketen gaian jorratu duten kronologia:

  • 2020ko irailaren 15ean, 2021erako aurrekontuen lehen zirriborroa jarri zen Munigexen (udalaren intraneteko zerbitzu-kudeatzailearen programa), teknikariek, zinegotziek edo talde politikoek beren ekarpenak, proposamenak edo zuzenketak egin zitzaten. EH-Bilduk ez zuen proposamenik aurkeztu (ez dago proposamenik ez Munigexen, ez udalaren erregistroan).
  • 2020ko urriaren 15ean, azken zirriborroa jarri zen, prozesuarekin jarraitzeko eta proposamenak gehitzeko. Gauza bera: EH Bilduren proposamenik ez dago.
  • 2020ko azaroaren 19an Informazio Batzordea egin zen, eta EH Bilduk ez zuen proposamenik edo zuzenketarik aurkeztu. Batzordean bertan ere ez zuen egin, eta bertan osoko bilkuraren gaiak ebatzi eta erabakitzen dira. Hori guztia egiaztatzeko, Munigex, udal erregistroa eta batzordeen aktak berrikus daitezke.
  • 2020ko azaroaren 26an, aurrekontuen osoko bilkura egin zen, eta EH Bilduko bozeramaileak ahoz aurkeztu zituen bere zuzenketak (isileko adierazpena, aurrekontu prozedurarekiko ezjakintasuna edo errespetu falta adierazten duena). EAJ-PNVren ordezkariak adierazi zuenez, une horretan ahoz aurkeztu zituztenez eta aztertu ezin izan zituztenez, aurka bozkatuko zuten, eta, hori bai, haiek aztertzeko eta pertsonalki tratatzeko konpromisoa hartu zuten.
  • 2021eko otsailaren 23an, EAJ-PNVko ordezkari bat Arruti jaunarekin harremanetan jarri zen, eta zuzenketak aztertzeko bilera egitera gonbidatu zuen. Mikel Arruti EH Bildiuko beste zinegotzi batekin batera agertu zen EAJ-PNVko zinegotzien bulegora, eta, sartzeari uko eginez, adierazi zuen EAJ-PNVk bazituela bere zuzenketak Aurrekontuen Osoko Bilkuraren aktan jasota (gogorarazi nahi dugu proposamenak ahoz egin zirela eta ez dutela inolako dokumentu garapenik edo ondorengo idatzirik).
Erlazionatutako edukiaLezoko EH Bildu: “EAJk eta PSE-EEk emandako hitza jan dute”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.