Diputazio plaza inguruko zuhaitz txorkoak konpontzen ari da udala
Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dieten kalteen ondorioz, Nafarroa hiribidearen ingurua moldatzeko beharra ikusi du udalak; zehazki, Diputazio plaza ingurua. Zuhaitzei arnasa hartzea erraztea dute helburu, baina ez hori bakarrik, oinezkoentzat zeuden arriskuak ezabatzea ere.

Lanak bi fasetan antolatu ditu udalak, jende eta komertzio gutxien zegoen aldeko lanak egin ditu lehenik, eta horien barruan, zuhaitz txorko guztiak zabaldu dituzte, bost guztira; euri urak jasotzeko sareta kendu dute, urak kanalizatzeko hodia instalatu dute, eta estolda zulo berriak egin dituzte. Horiek lehen fasean egin dituztenak; amaitu dituzte eta orain bigarren faseari ekingo diote. Bigarren fase horretan, orain arte aritu diren plazaren bestaldean, hiru zuhaitz txorko zabalduko dituzte; euri uriak jasotzeko sareta kenduko dute, urak kanalizatzeko hodia jarri eta estolda zulo berriak egingo dituzte.
Zuhaitzen inguruan egoera txarrean dagoen espaloi zatia berrituko dute, halaber, eta sareta zegoen eremua zolatuko dute.
Azkenik, egun dauden bankuak, lekuz aldatuko dituzte.