Gaetxeko udal biltegian segurtasuna hobetzeko lanak egiten ari dira
Zabaldia hormigoiztatu eta itxitura egiteko lanak aurrera eramaten ari da udala. Sei asteko iraupena izango dute hobetze lanek.
Iturriotz auzoko Gaetxe eremuko udal biltegian lanak egiten ari da Oiartzungo Udala. Zabaldia hormigoiztatu dute, eta itxitura egiteko lanak ari dira egiten.
Udalak zehaztu duenez, biltegiko azalera erabilgarria handitzeko zein segurtasuna hobetzeko egingo dira lan hauek. Udal biltegiak itxitura elektrikoa izango du.
Obrek sei asteko iraupena izango dute, eta 86.760 euroko inbertsioa izango da.