Gaurtik, Parketarrak Lezon
Gaurko saioaz gain, hilaren 19an eta ekainaren 2 eta 9an errepikatuko dituzte saioak Goiko Plazan. Familiek aisiaz euskaraz gozatzeko egitasmoa da.
Parketarrak egitasmoaren lau saio egingo dituzte datozen asteetan Lezon, Goioko Plazan. Familia giroan aisiaz eta euskaraz gozatzeko egitasmoa da Parketarrak, eta Urtxintxak dinamizatuko dituen saioek udalaren nahiz Lezo Herri Eskolaren babesa dute. Gaur da lehen saioa: 17:00etan, Zabu Ziburekin 3-5 adin tartekoen familien txanda izango da; 18:00etan, Txirrintxonekin, 6-9 adin tartekoena.
Hurrengo saioak hilaren 19an eta ekainaren 2 nahiz 9an izango dira. Denetan lehenaren ordutegi eta toki berbera errepikatuko dute. Hori bai, eguraldi txarra egingo balu, Herri Eskolako patio estalira lekualdatuko dituzte jarduerak. Beharrezkoak diren osasun segurtasun neurriak beteko dituzte.