Larunbatean auzolanera deitu du Etxetxok
09:30ean gelditu dira Tiñelun, ondoren Memoriaren Basoan (Iparragirre eremuan) auzolanean txukuntze lanak egiteko.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak auzolanera deitu ditu lezoarrak larunbaterako. Memoriaren Basoan egitekoak dira txukuntze lanak, Iparragirre inguruan.
09:30ean gelditu dira Tiñelun, ondoren Iparragirre eremurantz joateko. “Lezoko memoria historikoa ezin da galdu. Denon artean bizirik mantenduko dugu”, esan dute Etxetxokoek.
